ZINEMA BELTZA. Gizon baten isiltasuna. 2025eko urtarrilaren 22a

Gizon baten isiltasuna

(Le samouraï, Frantzia, 1967)

 

Iraupena: 105 minutu

PREZIOA: 3€

Egoitza: Baluarte: Ganbera Aretoa

 

 

 

Zuzendaria: Jean-Pierre Melville
Gidoia: Jean-Pierre Melville, Joan McLeod, Georges Pellegrin
Argazkia: Henri Decae (C)
Musika: François de Roubaix
Antzezleak: Alain Delon, François Périer, Nathalie Delon, Cathy Rosier, Jacques Leroy, Michel Boisrond, Robert Favart
Iraupena: 105 minutu.
Hizkuntza. jatorrizko bertsioa frantsesez eta azpitituluak gaztelaniaz

Soldatapeko hiltzaile hermetiko eta hotz baten istorioa. Jeff Costello perfekzionista da, eta kontu handiz prestatzen ditu beti bere hilketak. Ez dute inoiz harrapatu, hala ere, gau batean, klub baten jabea erail ostean, lekuko batzuen bistan geratzen da. Koartada bat eraikitzeko ahaleginek huts egin dute, eta, pixkanaka, inguratuko dute, bai poliziak, bai traizioa egin dioten bezeroek.

Gizon bakarraren poema lazgarria. “Samurai baten bakardade sakona tigre batek oihanean duenarekin alderatu daiteke soilik” (Bushido). Soldatapeko hiltzaile hermetiko eta hotz baten istorioa. Zinemazale askorentzat, gero eta ugariagoentzat filma ikusi ahala, hau da detektibe-zinemako histtoriako filmik onenetako bat. Delonen keinu hieratiko eta harrigarriak sortzen duen giroak, eta Melvillek kameraren atzean duen maisutasun zuhurrak, zinta sublime eta ezinbesteko bat lortzen dute, zinema beltzaren onena kontatzen duen astebete honetan.

 

  • 00

    days

  • 00

    hours

  • 00

    minutes

  • 00

    seconds

Tags:

Date

Jan 22 2025

Time

20:15

Cost

3,00 €

Location

SALA DE CÁMARA
Category
Scroll to Top