ZINEMA BELTZA. Bunny Laken bahiketa. 2025eko urtarrilaren 20a

Bunny Laken bahiketa

(Bunny Lake is missing, Estatu Batuak, 1965)

 

Iraupena: 107 minutu

PREZIOA: 3€

Egoitza: Baluarte: Ganbera Aretoa

 

AURKEZLEA: Alberto Cañada

 

 

Zuzendaria: Otto Preminger
Gidoia: John Mortimer, Penelope Mortimer, Marryam Modell
Argazkiak: Dennys N. Coop (ByN).
Musika: Paul Glass
Antzezleak: Laurence Olivier, Carol Lynley, Keir Dullea, Martita Hunt, Anna Massey, Clive Revill, Finlay Currie, Lucie Mannheim
Iraupena: 107 minutu.
Hizkuntza. jatorrizko bertsioa ingelesez eta azpitituluak gaztelaniaz

Londresen kokatu berritan, kurtsoaren lehenengo egunean Ann Lakek eskolara eramaten du bere alaba, baina, bere bila itzultzen denean, neskatoa desagertu da. Annek polizian salatzen du kasua, baina agenteen ikerketek ez dute inora eramaten, lurrak alaba irentsi balu bezala. Pixkanaka, komisarian Annen fantasia ote den pentsatzen hasi dira.

Drama psikologiko filma, Londresen filmatua eta Evelyn Piperen 1957ko izen bereko eleberrian oinarrituta. Protagonistak Carol Lynley, desagertutako alabaren bila dabilen ama; Keir Dullea (2001, una odisea en el espacio filmaren protagonista), bere neba; eta Laurence Olivier, kasua ikertzen ari den polizia, dira.

Premingerrek New Yorkeko historia Londresera eraman zuen, han lan egitea gustatzen zitzaion eta. Londreseko bere ikuspegi ilun eta gaiztoa erabilita benetako leku asko erabili zituen: Barry Elder Panpinen Museoa Hammersmithen edo Hampsteadeko eskola eraikinak, bai eta “Frogmore End” etxea. Hasiera batean kritikarien aldetik axolagabetasunez jaso eta Premingerrek berak gutxietsi bazuen ere, Bunny Lakeren bahiketa aldarrikatu eta aitortu egin da gerora, batez ere bere meritu teknikoengatik.

 

  • 00

    days

  • 00

    hours

  • 00

    minutes

  • 00

    seconds

Tags:

Date

Jan 20 2025

Time

20:15

Cost

3,00 €

Location

SALA DE CÁMARA
Category
Scroll to Top