Trifón Abad
Trifón Abad (Murtzia, 1979) Kazetaritzan eta Literaturaren Teorian eta Literatura Konparatuan lizentziaduna da Complutense Unibertsitatean. Murtzian bizi da eta Gaztelania eta Literaturako irakaslea da.
Idazle gisa Quitamiedos (Talentura, 2021) eta Que la ciudad se acabe pronto (2018) ipuin liburuak argitaratu ditu, eta bi liburuekin Setanil Sariaren finalista izan da, Espainian argitaratutako ipuin libururik onena premiatzen duen saria.
La noche de arena (Grijalbo, 2024) bere lehenengo eleberria da, thrillerraren eta nobela beltzaren mugak inguratzen dituen lana, Murtziako Eskualdko bazterrik ezkutuenetan girotua.
Clarin Saria irabazi du eta Cosecha Eñe Sariaren finalista izan da, beste errekonozimendu txiki batzuen artean. Bere fikziozko testuak eta saiakerak antologietan eta literatur aldizkarietan argitaratu dira, hala nola, Eñe, Revista para Leer edo Madrilgo Unibertsitate Konplutentseak argitaratutako edizioetan. Kazetari gisa, hainbat argitalpen-proiektu koordinatu ditu, eta literatura-kritikari eta elkarrizketatzaile gisa aritu da zenbait kultura-hedabidetan.