Carlos Bassas

Carlos Bassas del Reyk (Bartzelona, 1974) fortuna juntaletra gisa lan egiten du, irakaskuntzarekin eta gidoien idazketarekin uztartzen duen lana. 2007an Genero Beltzeko Gidoi Onenaren Plácido Saria irabazi zuen Manresako Zinema Beltzeko Nazioarteko IX. Jaialdian. 2012an argitaratu zuen bere lehen eleberria, AKI y el misterio de los cerezos (Toro Mítico) eta Ciudad de Carmona Eleberri Beltzaren Nazioarteko Saria irabazi zuen El honor es una mortaja (Tapa Negra) lanarekin. 2015ean Tormo Negro saria irabazi zuen Siempre pagan los mismos (Alrevés) lanarekin eta Aki, El Misterio de la Gruta Amarilla (Quaterni) kaleratu zuen, Japoniako sagaren obra berria. 2016an Haiku Mujyokan (Quaterni) liburua, La puerta Sakurada (Ronin Literario) eleberri laburra eta Mal Trago (Alrevés) publikatu zuen, orain arte Herodoto Corominas inspektorea protagonista izan duen sagaren azken atala. Urtebete geroago iritsi ziren El Samurái errante (Quaterni) eta Justo (Alrevés), Gijongo Aste Beltzak ematen duen Hammet sariaren irabazlea 2019an. Urte horretan ere, Soledad (Alrevés) argitaratu zuen.  2021ean Cielos de plomo (Harper Collins) kaleratu zuen, XIX. mendearen erdialdean Bartzelonan girotuta, eta 2022ko maiatzean argitaratu zuen orain arte bere azken eleberria zena: Sinántropos (Alrevés). Gidoilari gisa, Un día más con vida (2018, Raúl de la Fuente eta Damian Nemow) filmaren gidoian egindako lana nabarmendu behar da. Produkzio horrek hainbat sari irabazi ditu, naziokoak zein nazioartekoak; besteak beste, Goya sari bat eta Europako Zinemaren Sarien XXXI. edizioko animaziozko film onenaren saria. Luna (Alrevés), 2024ko azaroan argitaratuta, bere azken eleberria da. 

Scroll to Top