Carles Porta

Carles Porta (Vila-sana, Lleida, 1963) kazetaria, idazlea, gidoilaria eta ikus-entzunezko ekoizlea da. Segre egunkarian hasi zuen ibilbidea, eta gero TV3ra igaro zen, non gerra-berriemaile aritu zen eta erreportake eta dokumentaletan espezializatu zen. 

Bere literatura-lanen artean hauek nabarmendu behar dira: Tor, la montaña maldita (2005, Fago); Si te dicen que tu hermano es un asesino (2012, kazetaritzako Huertas Clavería saria); Le llamaban padre (2015, kazetaritzako Godó saria); Crímenes. Siete historias de oscuridad (2020); La farmacéutica. 492 días secuestrada (2021); Crímenes. Diez casos reales (2022); eta Crímenes. Pecados capitales (2023). 

Paraleloan, telebista eta irratiko programen ekoiztetxe bat sortu du eta film luze bat zuzendu du: Segundo origen (2015). Gaztelaniazko eta katalanezko Le llamaban padre (2016), Tor (2018), El segrest (2020), ¿Por qué matamos? (2021-2023) eta Crims (2019-2023) podcastek hogeita bost milioi erreprodukzio baino gehiago izan dituzte estreinatu zirenetik, eta, era berean, azken horrek irrati-programa onenaren Ondas saria lortu zuen 2021ean eta bai Premi Nacional de Comunicació ere. Telebistan, Crims/Crímenes true crimeko telesailean ikus dezakegu egun TV· eta Movistar+ kateetan eta, halaber, azken plataforma horretarako esklusiban, Luz en la oscuridad telesailean. 

Scroll to Top