Antonio Pampliega
Bere lanbide-ibilbidea gatazka eta krisi humanitarioko eremuetan garatu du. Hainbat herrialdetan egin du lan, besteak beste, Afganistan, Irak, Haiti, Somalia, Hego Sudan, Ukrania, Siria eta Venezuelan. Hainbat hedabidek kaleratu dute bere lana, adibidez, CNN, BBC, France Presse, Associated Press eta Alemaniako DPA albiste-agentziak. Espainian, azalean agertu da El País eta El Mundo egunkarietan. Horrez gain, kolaboratzen aritu da Cuatro, El Independiente eta ElDiario.es-ekin.
Egun, Cuatro katean ematen den ikerketa-kazetaritzako Territorio Pampliega programaren burua da. 2022an, Costa Nostra podcasta aurkeztu zuen Amazon Musicerako, eta Gabriel García Márquez Fundazioak ematen duen kazetaritzako Gabo saria lortu zuen podcast horrek. 2018 eta 2019 artean, Pasaporte Pampliega programa aurkeztu zuen Cuatron, gaurkotasuneko eta ikerketako gaiak jorrarzen ziren nazioarteko kazetariztako programa.