Pamplona Negra Jaialdiko tailerretarako tokia geratzen da

Pamplona Negra Jaialdiko tailerretarako tokia geratzen da

2025eko urtarrilaren 9a
Edizio honetan Eleberri Beltzaren tailerra Antonio Lozanok emango du (urt. 20-21) eta Kriminologia lantegia María Herreraren eskutik izango da. Beharrezkoa da aurrez izena ematea

Urtero bezala, 2015ean Jaialdia abian jarri zenetik, Pamplona Negraren hamaikagarren edizio honetan ere Eleberri Beltzaren eta Kriminologiaren 4 saio antolatu dira, genero beltzaren literatura-sorkuntzarako espazio berriei helduko dietenak. Zehazki, lehenengo tailerra urtarrilak 20an eta 21ean emango du Antonio Lozanok emango du, fikzio kriminalaren mekanismoei buruz eta nobela beltz bat idazteko orduan originala izateko moduari buruz. Bigarrena, Kriminologiari buruzkoa, urtarrilaren 22an eta 23an izango da, María Herrera abokatu penalistaren eskutik, eta Escribir a este lado de la ley izenburua izango du. Lantegi hau Pamplona Negraren eta Iruñeako Abokatuen Elkargoaren arteko lankidetza berriaren barruan kokatzen da.

Tailer bakoitzera joateko prezioa 40€-koa da (saio soltea, 20€) eta lau saioetarako 70 €-ko abonamendua eros daiteke. Sarrerak ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan.

Scroll to Top