SAILETARA

Krimena taula gainean

Hona, dudarik gabe, definitzen eta bertzeengandik bereizten gaituen atala.

Literatura beltza jende arruntari hurbiltzeko grinaturik, lehen ekitalditik beretik erabaki genuen haiendako espazio bat sortzea. Guztiendako. Sail honetan, krimenaren unibertsoarekin ikusteko duten profesional desberdinak -detektibe pribatuak, inspektoreak, polizia zientifikoa, auzitegi-medikuak, instrukzio-epaileak, fiskalak, profil egileak...- beren lanaz mintzatu ez ezik erakutsi ere eginen dute, taula gainean zuzenean arituz.

Gure hiru urteen joan-etorrian ikusi dugu nola prozesatzen zituzten krimenaren hiru gertaleku polizia zientifikoko unitate desberdinek. Orobat ikusi dugu galdeketa judizial bat zuzenean egiten, bi hilketaren azterketa (bat argitua, bertzea oraindik ez) Jokabidea Aztertzeko Unitateko buru batekin, zinpeko epaimahai bateko kideak nola hautatzen dituen fiskal batek, ikerketa kriminal batean instrukzio-epaile batek zehatz-mehatz zer urrats egiten dituen, zein den, autopsia batean, egiazki eraman beharreko prozedura eta abar.

Etorri eta ikasi bertatik bertara nola aritzen diren krimen baten ikerketan parte hartzen duten jarduneko profesionalak.

Lantegia

Lehen ekitalditik, Pamplona Negra ahalegindu da jendeari kalitatezko lantegiak eskaintzera, idazle eta profesional hoberenekin.

Mintzaldiak

Estatuko idazle hoberenetarikobatzuk egonen dira gurekin. Alicia Giménez Bartlett, Marcelo Luján, Alexis Ravelo, Susana Hernández, Jordi Ledesma, Eugenio Fuentes, Nieves Abarca, Carmen Moreno, Vladimir Hernández, Aro Sáinz de la Maza eta Antonio Altarriba etorriko dira, aurreko ekitaldietan bisita egin diguten idazle handien zerrendari gehiturik: Carlos Zanón, Victor del árbol, Berna González Harbour, David Llorente, Dolores Redondo, Juan Ramón Biedma...

Zinema

PAMPLONA NEGRA ez da literatura bakarrik. Zinema ere bada. Kalitatezkozinema beltzaren aldeko apustua egin dugu,NAFARROAKO FILMOTEKAK antolaturiko zikloan

Gastronomia

LARUNBATA, HILAK 20

14:30

Prezioa: 30 euro.

TRES REYES HOTELA

"Bazkari omenaldia The Godfather (Aitajauna)- ren sailari".

"Inoiz ez da jakiten zer gerta daitekeen 'Famiglia'rekin mahaira jatera jarriz gero..."


Ahoa irekitzeko

LARANJEK ZURE OSASUNA LARRIKI KALTE DEZAKETE

Aitajauna -ren trilogian zehar gastronomía-osagai bat baldin badago,

hori, dudarik gabe, laranja da.

Laranjetara gerturatzen den guzti hura... hilda bukatzen du.

Ausartzen zara?

Hasteko...

PATATEI ETA MAFIARI DAGOKIENEZ,

ITALIARREK IRLANDARREI BETI ABANTAILA ERAMAN DIETE

Gastronomia erotismoarekin erlazionatzen dute askok. Solanum tuberosum zatitxo bati atximur leun batek ere edozeinen tenperatura igoarazi dezake...

Hori bai, ez ahaztu hatzak irinaz lohitzen.

Bigarrenerak...

Guztiok badakigu zineman ezer ez dela dirudiena.

Baina, noizbehinka, izaten da. Izan ere, zuzendari batzuk

bere aktoreen interpretazio onena lortzearren guztira prest daude.

Bestela, galde diezaiotela John Marley-ri...

Eta bukatzeko...

HERIOTZA OPERAN

Medikuek azukre gehiegi hartzeak hilobira eraman zaitzakeela diote... Egia da. Zentzu batean baino gehiagotan. Izan ere, aukera zehatzetan, bala bat baino hilgarriagoa izan daiteke gozo bat.

PULPS FICTION: DELITUAREN AZALAK.

2018ko urtarrilaren 16tik 20ra arte. Baluarteko Atondo Nagusia.

Plentziako Udalaren, Lanbro Beltza jaialdiaren eta Calibre.38 aldizkariaren arteko elkarlanetik sortu da ekimen berezi hau. PULPS FICTION (Delituaren azalak) erakusketan, irudigileak dira protagonistak, alegia, idazleek sortutako detektibe eta gaizkile istorioak irudiz hornitu zituztenak, aldizkariaren azaletan lehenik, eta comic book delakoetan gero, noiz eta sendotzen ari zenean genero bat, hasiera batean eleberri poliziakoa deitu zitzaiona (Frantziako roman policier terminoa bere horretan utziz) eta, urte batzuk geroago, eleberri beltza etiketa hartu zuena.

XIX. mendean detektibeen gaineko lehen eleberriak sortzearekin batera, irudigileak lagun egin zuen idazlanaren arrakastan, batzuetan (bidegabeki) ahanzturan gelditu den kokalekutik. "Penikean" (penny dreadfuls) saltzen ziren eleberrien azalek –Sweeney Todd ("The Demon Barber") edo Spring Heeled Jack ("The Terror of London"), kasurako– izua eraginez erakartzen zuten irakurlea, lehenago Newgate Calendar egutegiak exekuzioen irudiekin egiten zuen bezala. Irudigilea Charles Dickens edo Wilkie Collins bezalako idazleekin baizik ez zen famatu. Lehenbizi George Cruikshank edo Phiz izan ziren, Dickensekin, edo John McLenan, Collinsekin, harik eta George Du Maurier famatu zen arte, Notting Hillgo misterioa-ren egile izengabearen gainetik. Irudigile handiak. Nolanahi den ere, mendearen bukaera arte itxoin behar izan zen irudigileak eleberri barrenetik azaletara jauzi egin arte. Handik goiti, banaezina da genero poliziakoaren loratzearekin duten zerikusia, harik eta bederatzigarren artearen sorrerak protagonista beraiek bilakatu zituen arte. Komikia.

PULPS FICTION (Delituaren azalak) erakusketak Baluarteko Atondo Nagusira etortzen direnei aukera emanen die modu atseginean ezagutzeko hamarkada haietan genero beltzaren sorrerarekin batera garatu zen sormen artistikoa, artista haiek sortu zituzten irudiak miretsiz.

App jaitsi

BABESLEAK

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

PARTE-HARTZAILEAK: