EGUNEKO PROGRAMA

Lantegia

Taller de Novela Negra Criminología con María Luisa Calcerrada


14/01. Hasiera ordua:16:00. | Amaiera ordua: 18:00.
Iraupena: 2 h
Prezioa: 20.- € Sarrera erosi
Sede: GOLA, Baluarte
Behaketak: MARÍA LUISA CALCERRADA


Asteartean, María Luisa Calcerrada kapitainak, Guardia Zibileko Polizia Judizialaren Unitateko kideak, bi orduko tailerra emango du kriminologiaren, susmagarrien ezaugarriak zehaztearen eta krimenaren eszenaren analisiaren gainean.

Krimena taula gainean

Diálogo con Rosa MONTERO


14/01. Hasiera ordua:18:00. | Amaiera ordua: 19:00.
Iraupena: 1h
Sede: Ganbera ateroa
Behaketak:

MINTZALDIA ROSA MONTEROREKIN

Elkarrizketatzailea: Susana Rodríguez Lezaun

Rosa Montero idazleak Susana Rodríguez Lezaun Pamplona Negra jaialdiaren zuzendari, idazle eta kazetariaren galderei erantzungo die.



Rosa Montero (Madril, 1951). Kazetaritza eta Psikologia ikasi zituen, antzerki independenteko taldeekin elkarlanean aritzen zen bitartean, besteak beste, Tábano eta Canon taldeekin. 1970az geroztik kolaboratzaile aritzen da zenbait hedabidetan (Fotogramas, Pueblo, Posible, Hermano Lobo), eta 1977az geroztik El País egunkarirako egiten du lan. Hain zuzen, egunkari horren igandeetako gehigarriaren erredaktore burua izan zen 1980-1981ean. Kazetaritzako bere testuak eskuarki agertzen dira Latinoamerikako hainbat egunkaritan. Erregulartasunez idatzi izan du hainbat egunkaritarako, hala nola Clarín (Argentina) eta El Mercurio egunkarietarako (Txile), eta bere artikuluak, besteak beste, hedabide hauetan agertu dira: Stern (Alemania), Libération (Frantzia), La Montagne (Frantzia) eta The Guardian (Erresuma Batua).

Bere ibilbidean zehar, bi mila elkarrizketatik gora egin ditu (Khomeini aiatola, Yasser Arafat, Olof Palme, Indira Gandhi, Richard Nixon, Julio Cortázar eta Malala, beste askoren artean), eta elkarrizketatzaile moduan duen teknika kazetaritzako ikasketetan ikasten dute, unibertsitateetan, bai Espainian eta bai Latinoamerikan ere. Hamarkadak dira bere artikuluak erregulartasunez erabiltzen direla Bigarren Hezkuntzan, eta selektibitateko azterketetan agertzen dira. Atzerrian ere baliatzen dituzte, 2012an Frantzian jaso zuen AFDE elkartearen (Association pour la Diffusion de L´Espagnol) sariak erakusten duen moduan (herrialde horretan espainieraren irakaskuntzan bere lana erabiltzeagatik emana).

Irakasle bisitaria izan da Wellesley Collegen, Bostonen (AEB), eta Virginiako Unibertsitatean (AEB). Sormenezko idazketako ikastaro laburrak eman ditu Bingham Young unibertsitatean, Utahn (AEB), eta Miami Dade Collegen, Miamin (AEB), eta beka bat jaso zuen hitzaldiak egiteko Belfasteko Queen’s Universityn (Erresuma Batua). Literatura eta kazetaritza irakatsi ditu Letren Eskolan eta Humanitateen Eskola Garaikidean, Madrilen. Eskola magistralak eman ditu hainbat unibertsitatetan, ikasturtea hastean eta graduazio-zeremonietan, adibidez, Salamancakoan, Madrilgo Konplutentsean eta Karlos III.aren Unibertsitatean. Ehunka sinposio, hitzaldi eta topaketatan parte hartu du Europan, Amerikan, Asian eta Afrikan, dela liburu-azoketan, adibidez, Guadalajaran (Mexiko) eta Frankfurten (Alemania), dela unibertsitateetako jarduera akademikoetan, adibidez, Harvard eta Cornellen (AEB), Oxford eta Cambridgen (Erresuma Batua), Heildelberg eta Gotingan (Alemania), Venezian (Italia), Pauen (Frantzia) eta Minian (Egipto), beste askoren artean.

Media Naranja telesaileko gidoiak idatzi zituen, eta gidoilari (beste batzuekin batera), aurkezle eta elkarrizketatzaile lanak egin zituen Argentinako Dictadoras sail dokumentalean, 2015ean. Beste sari profesional batzuen artean, 1978an Elkarrizketen Arloaren Saria jaso zuen, 1980an Literatura Kazetaritzako Sari Nazionala eta 2005ean Madrilgo Prentsa Elkartearen Saria ibilbide profesional osoarengatik.

Hogei hizkuntzatara baino gehiagotara itzulita daude bere liburuak, eta Honoris Causa doktorea da Puerto Ricoko Unibertsitatean.

2017an, Letren Sari Nazionala eman zioten. Era berean, urte horretan, Ibilbide Profesionalaren Saria jaso zuen, Prentsako Nazioarteko Klubak emana, eta Manuel Alcántara Kazetaritzako Nazioarteko Saria, Malagako Unibertsitateak emana.

2018an, ohorezko irakasle izendatu zuten Peruko Pontificia Universidad Católicako Humanitateen Sail Akademikoan.

Eta 2019ko otsailean, Rosa Montero Ikasgela sortu zuten, Elxeko Miguel Hernández Unibertsitateko Kazetaritzako fakultatean, Alacanten.

Malagako Unibertsitateko ohorezko kidea da.


* Crónica del desamor (1979).

* La función Delta (1981).

* Te trataré como a una reina (1983).

* Amado Amo (1988).

* Temblor (1990).

* Bella y Oscura (1993).

* La hija del caníbal (1997. Eleberriko Udaberri Saria 1997an eta Txileko Kritikarien Zirkuluaren saria 1997an).

* El corazón del Tártaro (2001).

* La Loca de la casa (2003. 2004ko Qué Leer saria, urteko liburu onenari; Grinzane Cavour saria, kaleratutako liburu atzerritar onenari, Italian, 2005ean; eta Roman Primeur saria Saint-Émilionen, Frantzian, 2006an).

* Historia del rey transparente (2005. 2005eko Qué Leer saria, urteko liburu onenari, eta 2007ko Mandarache saria).

Instrucciones para salvar el mundo (2008. Irakurleen Saria, Cognaceko Europar Literaturen Jaialdian, Frantzian, 2011n).

* Lágrimas en la lluvia (2011ko martxoa).

* Lágrimas en la lluvia. Cómic (2011ko urria. 2011ko Komiki Onenaren Saria, irakurleek bozkatuta, Bartzelonako Nazioarteko Komiki Erakusketan).

* La ridícula idea de no volver a verte (2013. Madrilgo Kritikaren Saria 2014an eta Frantziako Bibliothèque du Plessis Robinsonek emandako Prix du Livre Robinsonnais saria 2016an).

* El peso del corazón (2015).

* La carne (2016).

* Los tiempos del odio (2018).

Krimena taula gainean

Dame una gota de sangre y te diré quién eres


14/01. Hasiera ordua:19:05. | Amaiera ordua: 20:00.
Iraupena: 1 hora
Sede: Ganbera ateroa


KRIMENA TAULA GAINEAN

Dame una gota de sangre y te diré quién eres”. (Jardueren xehetasunak… dokumentuan dago testua).

Marian Martínez de Pancorbo, katedraduna EHUko Zelula Biologian eta EHUko DNA Bankuaren zuzendaria.

Aurkezlea: Juan Iribas.

" SED de MAL" (Orson Welles, 1958)

.

14/01. Hasiera ordua:20:15. | Amaiera ordua: 22:00.
Iraupena: 1 h 45m
Prezioa: 3.- € Sarrera erosi
Sede: Ganbera ateroa


BABESLEAK

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

PARTE-HARTZAILEAK: