EGUNEKO PROGRAMA

ELEBERRI BELTZAREN IV. LANTEGIA

"MARCELO LUJÁN"


01/17 16:00tik 18:00ra
Iraupen: 2
Prezioa: 50.-€ . Erosi sarrera
Behaketak: Gazte Txartelarekin 25€ (3 jardunaldietako Tailerra barne -guztira 6 ordu-, sarrera libreko ekintzetarako toki erreserba eta Pamplona Negra Jaialdiko filmetarako sarrera, Psicosis ezik)
Egoitza: Gola aretoa. Baluarte

Eleberri Beltzaren Lantegia idazketa lantegia da. Bertan, idazle hasiberriek ez ezik, dagoeneko lanen bat argitaratua dutenek ere parte hardezakete, aski baita horretarako idazkera hobetu nahi izatea eta ikasi nahiizatea bertze egile batek generoa nola ulertzen duen eta nola heltzen berelanari bere eleberriak asmatzeko, planifikatzeko eta idazteko tenorean. Gijóngo Aste Beltzeko Hammett sari entzutetsuaren irabazle bat izanen du gidari.

Lantegia orain arte eman dutenak: Juan Ramón Biedma, Alexis Ravelo eta Carlos Zanón.

Aurten, MARCELO LUJÁN idazleak du ardura hori. 

Izenaemateko beharrezkoa da inskripzio-inprimakia betetzea (SARRERA EROSI sakatuz) eta pamplonanegra@baluarte.com helbidera bidali.

MAHAI INGURUAK

"Asesinos de papel"


01/17 18:15tik 19:00ra
Iraupen: 45 m
Moderatzaile: Susana RODRIGUEZ LEZAUN

Hiru idazle, hiru modu egungo literatura beltzaren hiltzaile egiantzeko eta interesgarrienetariko batzuk ulertzeko eta eraikitzeko. Zein da haien sekretua?

KRIMENA TAULA GAINEAN

"El perfil criminológico: Teoría y práctica y su relación con la literatura negra"


01/17 19:15tik 20:15ra
Iraupen: 1

(Teoria eta praktika eta literatura beltzarekin duen zerikusia)

Murgil zaitez psikopata baten buruko osin ilunenetan, saileko hiltzaileetan Estatuan dagoen aditu handienaren kontu. Jasateko gauza izanen zara?

SERIAL KILLERS ZINEMA ZIKLOA

"El cebo." (V.O.S.E.)

cartel cargandose

01/17 20:30tik 22:30ra
Prezioa: 3.-€ . Erosi sarrera
Behaketak: Gazte Txartelarekin 1,5€
Egoitza: Ganbera aretoa. BALUARTE.

20:30ean. Ganbera aretoa. BALUARTE.

Sarrera: 3 euro. Gazte txartelarekin, %50eko deskontua txarteldegian.

Zuzendaria: Ladislao Vajda

Gidoia: Ladislao Vajda, Hans Jacoby, Friedrich Dürrenmatt 

Musika: Bruno Canfora

Argazki zuzendaria: Heinrich Gärtner, Ernst Bolliger 

Antzezleak: Heinz Rühmann , Sigfrit Steiner , Siegfried Lowitz , Michel Simon , Heinrich Gretler , Gert Fröbe , Berta Drews , Ewald Balser , María Rosa Salgado .

Jatorrizko izenburua: Es geschah am hellichten Tag.

Urtea: 1958

Iraupena: 90 min.

Herrialdea: Mendebaldeko Alemania. Mendebaldeko Alemania -Espainia-Suitza koprodukzioa; Chamartín / CCC Filmproduktion / Praesens Film.

LABURPENA.

Neskatiko bat hilik agertu da Suitzako herri ttiki bateko oihanean. Hilotza kalez kaleko saltzaile zahar batek aurkitu du; harexek bereganatuko ditu guztien susmoak. Mattei komisarioak baizik ez du haren errua zalantzetan jartzen, baina erretiratu berria da eta kasua lankide baten eskutan utzi du. Jadanik aireportuan dagoela, eta bere hegazkina aireratzekotan, Matteiri gogora etorri zaizkio eskolako haurrek kontatutako xehetasun batzuk; bidaia geroratu eta afera ikertzea erabaki du orduan.

PULPS FICTION: DELITUAREN AZALAK.

2018ko urtarrilaren 16tik 20ra arte. Baluarteko Atondo Nagusia.

Plentziako Udalaren, Lanbro Beltza jaialdiaren eta Calibre.38 aldizkariaren arteko elkarlanetik sortu da ekimen berezi hau. PULPS FICTION (Delituaren azalak) erakusketan, irudigileak dira protagonistak, alegia, idazleek sortutako detektibe eta gaizkile istorioak irudiz hornitu zituztenak, aldizkariaren azaletan lehenik, eta comic book delakoetan gero, noiz eta sendotzen ari zenean genero bat, hasiera batean eleberri poliziakoa deitu zitzaiona (Frantziako roman policier terminoa bere horretan utziz) eta, urte batzuk geroago, eleberri beltza etiketa hartu zuena.

XIX. mendean detektibeen gaineko lehen eleberriak sortzearekin batera, irudigileak lagun egin zuen idazlanaren arrakastan, batzuetan (bidegabeki) ahanzturan gelditu den kokalekutik. "Penikean" (penny dreadfuls) saltzen ziren eleberrien azalek –Sweeney Todd ("The Demon Barber") edo Spring Heeled Jack ("The Terror of London"), kasurako– izua eraginez erakartzen zuten irakurlea, lehenago Newgate Calendar egutegiak exekuzioen irudiekin egiten zuen bezala. Irudigilea Charles Dickens edo Wilkie Collins bezalako idazleekin baizik ez zen famatu. Lehenbizi George Cruikshank edo Phiz izan ziren, Dickensekin, edo John McLenan, Collinsekin, harik eta George Du Maurier famatu zen arte, Notting Hillgo misterioa-ren egile izengabearen gainetik. Irudigile handiak. Nolanahi den ere, mendearen bukaera arte itxoin behar izan zen irudigileak eleberri barrenetik azaletara jauzi egin arte. Handik goiti, banaezina da genero poliziakoaren loratzearekin duten zerikusia, harik eta bederatzigarren artearen sorrerak protagonista beraiek bilakatu zituen arte. Komikia.

PULPS FICTION (Delituaren azalak) erakusketak Baluarteko Atondo Nagusira etortzen direnei aukera emanen die modu atseginean ezagutzeko hamarkada haietan genero beltzaren sorrerarekin batera garatu zen sormen artistikoa, artista haiek sortu zituzten irudiak miretsiz.

App jaitsi

BABESLEAK

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

PARTE-HARTZAILEAK: