EGUNEKO PROGRAMA

Eleberri beltzaren V. lantegia

Toni Hill


22/01. Hasiera ordua:16:00. | Amaiera ordua: 18:00.
Iraupena: 2 h
Prezioa: 50.- € Sarrera erosi
Sede: Gola aretoa. Baluarte
Behaketak: 25 € Gazte Txartelarekin (barnean hartzen du: hiru saioko lantegia (guztira 6 ordu), doako sarrera duten jardueretarako plaza erreserbatzea eta Pamplona Negra jaialdiko filmetarako sarrera).


Aurten bisita egingo digun egileak Salgado inspektorearen trilogiaren 200.000 ale baino gehiago saldu zituen (El verano de los juguetes muertos, Los buenos suicidas eta Los amantes de Hiroshima). Gero, bira bat eman zion bere literaturari Los ángeles de hielo lanarekin eta orain arrakasta izaten ari da Tigres de cristal laneko istorio gordinarekin.

Idazketa lantegia idazle amateur edo zaleentzat da eta bai jada zerbait kaleratu duten, beren idazketa hobetu nahi duten eta beste egile batek generoa ulertzeko eta eleberriak bururatzeko, planifikatzeko eta idazteko orduan bere lanari ekiteko duen modua ezagutu nahi duten pertsonentzat ere. 


Izena emateko izen-emate formularioa bete behar da (EROSI SARRERA sakatuta) eta helbide elektroniko honetara bidali: pamplonanegra@baluarte.com.


Parte-hartzaileek Crimen y telón antzezlanera joateko sarrera eskuratu ahal izango dute prezio murriztu batean (10 euro). Gayarre Antzokian izango da, urtarrilaren 18an. 


Kriminologia lantegia

José Otín del Castillo


22/01. Hasiera ordua:16:00. | Amaiera ordua: 18:00.
Iraupena: 2 h
Prezioa: 50.- € Sarrera erosi
Sede: Harresien aretoa. Baluarte
Behaketak: 25 € Gazte Txartelarekin (barnean hartzen du: hiru saioko lantegia (guztira 6 ordu), doako sarrera duten jardueretarako plaza erreserbatzea eta Pamplona Negra jaialdiko filmetarako sarrera).


Psikologia, oroimena, datuak, aztarna baliodunak eta faltsuak, lekukotzak… Dena baliagarria da krimen bat argitzeko orduan. José Otín adituak arrastoak emango dizkigu norbait gezurretan ari zaigula jakiteko, lekuan bertan aplikatu ahal diren teknika desberdinen arteko aldeak azalduko dizkigu eta askoz ere gehiago, lantegi praktiko eta interaktibo batean. 


Izena emateko izen-emate formularioa bete behar da (EROSI SARRERA sakatuta) eta helbide elektroniko honetara bidali: pamplonanegra@baluarte.com.


Parte-hartzaileek Crimen y telón antzezlanera joateko sarrera eskuratu ahal izango dute prezio murriztu batean (10 euro). Gayarre Antzokian izango da, urtarrilaren 18an. 


Idazlearekin solasean

Inés Plana


22/01. Hasiera ordua:18:15. | Amaiera ordua: 19:00.
Iraupena: 45 min
Behaketak: SARRERA DOAKOA (leku-kopurua bete arte sartu ahal izango da)


Elkarrizketa: Txani Rodríguez (kazetaria Pompas de papel programan, Radio Euskadin). Aurkezlea: : Susana Rodríguez.

Krimena taula gainean

Cazar al asesino. Aplicación del análisis de conducta a la investigación criminal


22/01. Hasiera ordua:19:15. | Amaiera ordua: 20:15.
Sede: Ganbera Aretoa. Baluarte
Behaketak: SARRERA DOAKOA (leku-kopurua bete arte sartu ahal izango da)


Gezurrak hankak labur ditu? Zer ikusten dute adituen begiek krimen bat gertatu den tokian misterioa argitu ahal izateko? Guardia Zibileko Polizia Judizialaren Unitateko bi kidek azalpenak emango dizkigute. Aurkezlea: Carlos Bassas del Rey.

Zinema beltza

El halcón maltés

.

22/01. Hasiera ordua:20:30. | Amaiera ordua: 22:15.
Iraupena: 1h 45'
Prezioa: 3.- € Sarrera erosi
Sede: Ganbera Aretoa. Baluarte
Behaketak: SARRERAK: 3 € / Gazte Txartela: 1,5 €


El halcón maltés filma proiektatuko da (John Huston, Ameriketako Estatu Batuak 1941). Dashiell Hammett jaio zeneko 125. urteurrenean. JBGA.

MALTAKO BELATZA (The Maltese Falcon, 1941) 

Zuzendaritza eta gidoia: John Huston.

Argazkiak: Arthur Edeson (zuri-beltzean).

Musika: Adolph Deutsch.

Aktoreak: Humphery Bogart, Mary Astor, Gladys George, Peter Lorre, Barton MacLane, Lee Patrick, Sydney Greenstreet, Elisha Cook Jr., Ward Bond, Walter Huston.

Iraupena: 100 minutu.

Jatorrizko bertsioa ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin.


XVI. mendean, Maltako Ordenako Zaldunek Espainiako Karlos I.a eta Alemaniako V.ari belatz baten estatuatxo bat oparitu zioten, urrezkoa, barne-betea eta harri baliotsuzko inkrustazioak zituena. Erregeak onartu zizkien zenbait abantaila eskertzeko modu bat izan zen. Bitxi hori, ordea, inoiz ez zen iritsi enperadorearen eskuetara, pirata batzuek eraso baitzioten hura zeraman galerari. Laurehun urte geroago, Sam Spade detektibe pribatuak eta Archer bere bazkideak ahizpa aurkitu nahi duen neska gazte baten agindua onartu dute, eskrupulurik gabeko gizon batekin desagertu baita.


Dashiell Hammetten izen bereko eleberrian oinarrituta, kontakizun honen hirugarren bertsioa da eta zuzendari gisa John Hustonek egin zuen lehen filma. Zinema beltzaren hasiera ekarri zuen lantzat hartzen da.


ERAKUSKETA: Un siglo de la escena del crimen

Escenas del crimen, armas mortíferas, el rostro del asesino… La exposición “Un siglo de la escena del crimen” hace un recorrido exhaustivo por el mundo negro y criminal que incluye, entre otras joyas, un diorama completo que reproduce un laboratorio de droga en la selva colombiana o el escenario del asesinato de Kennedy.

BABESLEAK

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

PARTE-HARTZAILEAK: