VICENTE GARRIDO

Vicente Garrido Genov茅s (Valentzia, 1958) kriminologo eta psikologo valentziarra da. 1980an kriminologian graduatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko Kriminologiako Institutuan eta 1984an Psikologiako doktoretza erdietsi zuen Valentziako Unibertsitatean ; gaur egun bertako irakasle elkartua da Psikologia Penalean eta Hezkuntza Zentzagarrian. Ikasketak borobildu zituen graduatu ondoko bat eginez, 1986an, Ottawako Unibertsitatean (Kanada). Halaber, 1991z geroztik Psikologiako Elkarte Britaniarreko irakasle bisitaria da, Salford-eko Unibertsitatean (Erresuma Batua).

Espainiako Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiko aholkularia izan zen, baita, zenbait aldiz, Kataluniako Justizia Departamentuko Gizarteratze Zerbitzukoa ere, eta parte hartu zuen Adingabearen Erantzukizun Juridikoa arautzen duen Legea prestatu zuen batzordean, 2000. urtean onetsi baitzen. 1997tik 1999ra bitartean, gazteen delinkuentziari aitzintzeko Nazio Batuetako aholkularia izan da Latinoamerikan, eta programak ikuskatu ditu Argentinan, Txilen, Costa Rican eta Uruguain.

Liburu espezializatuak eta adituendako erreferentziazkoak direnak idatzi ditu, baita hainbat artikulu ere Espainiako, Erresuma Batuko eta EstatuBatuetako aldizkarietan, bertzeak bertzeRevista de Educaci贸n Correccional ,Anuario de la educaci贸n Correccional eta Comportamiento Penal y Salud Mentalen agerkarietan. Zenbait aldizkaritako kontseilu editorialeko kide izan da Espainian eta bertze herri batzuetan. Nabarmentzekoak dira sexu-delitugileari, delitugile psikopatari eta delitugile drogazaleari buruz ikuspegi psikologikotik egin dituen azterlanak.

Ikerlan ugari zuzendu ditu kriminologiaren, delinkuentziaren psikologiaren eta hezkuntza zentzagarriaren alor arrunt desberdinei buruz, hala nola jokabidearen tratamendu penalaz, gazteen delituen prebentzioaz eta programa zentzagarrien eraginkortasunaz. Espainiako Justizia Ministerioak San Raimundo de Pe帽aforten gurutzea eman zion 1999an.

Telebistan maiz agertu izan da, Espainiako Telebistako programa berezietakoedo albistegietako gonbidatu gisa (Informe Semanal ,Enfoque), TV3n (Milenium), Antena 3 ( Espejo p煤blico ), Cuatro ( Cuarto Milenio) eta Tele 5. Orobat, kolaborazioak egin ditu prentsan (La Vanguardia , El Mundo , El Pa铆s , la Raz贸n , El Correo , Tiempo) eta irratian.

BIBLIOGRAFIA ESPEZIALIZATUA

Garrido , Vicente. T茅cnicas de Tratamiento para Delincuentes (en castellano). Editorial Universitaria Ram贸n Areces, 1993.

Garrido , Vicente. Educaci贸n Social para Delincuentes (gaztelaniaz). Valentzia: Tirant Lo Blanch, 1997. ISBN 9788480025638 .

Garrido , Vicente. Diccionario de Criminolog铆a (gaztelaniaz). Valentzia: Tirant Lo Blanch, 1998.

Garrido , Vicente; Stangeland , Para; Redondo Illescas , Santiago. Principios de Criminolog铆a (gaztelaniaz). Valentzia: Tirant Lo Blanch, 2001. ISBN 9788484424017 .

Garrido , Vicente. Amores que matan: acoso y violencia contra las mujeres (gaztelaniaz). Alzira: Algar, 2002.

Garrido , Vicente. El psic贸pata: Un camale贸n en la sociedad actual (gaztelaniaz). Alzira: Algar, 2003.

Garrido , Vicente. Cara a cara con el psic贸pata (gaztelaniaz). Ariel, 2004.

Garrido , Vicente. 驴Qu茅 es la Psicolog铆a Criminol贸gica? (gaztelaniaz). Biblioteca Nueva, 2005.

Garrido , Vicente. Manual de Intervenci贸n Educativa en Readaptaci贸n Social: Fundamentos de la Intervenci贸n (gaztelaniaz). I. liburukia. Valentzia: Tirant lo Blanch, 2005.

Garrido , Vicente. Manual de Intervenci贸n Educativa en Readaptaci贸n Social: Fundamentos de la Intervenci贸n (gaztelaniaz). II. liburukia. Valentzia: Tirant lo Blanch, 2005.

Garrido , Vicente. Antes que sea tarde: Como prevenir la tiran铆a de los hijos (gaztelaniaz). Nabla Ediciones, 2007. ISBN 978-84-935926-0-8 .

Garrido , Vicente; Gra帽a G贸mez , Jos茅 Luis; Gonz谩lez Cieza , Luis. Reincidencia Delictiva en menores infractores de la Comunidad de Madrid: Evaluaci贸n, Caracter铆sticas delictivas y Modelos de Predicci贸n (gaztelaniaz). Madril: Agencia De La Comunidad De Madrid Para La Reeducaci贸n Y Reinsercion del Menor Infractor, 2007.

Garrido , Vicente; Sobral , Jorge; Gonz谩lez Cieza , Luis. La investigaci贸n criminal: La psicolog铆a aplicada al Descubrimiento, captura y condena de los criminales (gaztelaniaz). Nabla Ediciones, 2008. ISBN 978-84-935926-8-4 .

Garrido , Vicente; Sobral , Jorge; Gonz谩lez Cieza , Luis.Mientras vivas en casa: Habilidades y Pr谩ctica de la Inteligencia Educacional (gaztelaniaz). Vers谩til, 2009.

App jaitsi

BABESLEAK

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

PARTE-HARTZAILEAK: