Miren Gorroxategi Azkune

Miren Gorrotxategi Azkune Itzulpengintzan lizentziatua eta Turismoan diplomatua da. Hotel zuzendaritzako master bat eta Bigarren Hezkuntzako irakasle masterra ditu. Atzerriko zenbait unibertsitatetan ere egona da, ikasle zein irakasle modura. Itzultzaile eta idazkari lanetan ibilia, azken urteotan euskara irakaslea da Bigarren Hezkuntzan. 2016an lehen eleberria argitaratu zuen, 33 ezkil (Elkar), Augustin Zubikarai bekari esker. 2017az geroztik kolaboratzailea da Urola Kostako Hitzan. Korosagasti filmaren gidoigileetako bat ere izan da. Gaur egun Vianako Bihotza eleberri-proiektuan ari da lanean, 2019ko (H)ilbeltza bekako saria jaso ostean.


33 ezkil (Elkar, 2016)

BABESLEAK

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

PARTE-HARTZAILEAK: