Jon Alonso Fourcade

Jon Alonso Fourcade (Iruñea, 1958) lizentziaduna da Biologian, euskara-irakaslea izan da eta egun itzultzaile aritzen da. 1995ean, Mikel Zarate saria jaso zuen, Idiaren eraman handia saiakerarengatik. 2001ean, Juan Zelaia saria eman zioten, lehiaketaren lehen edizioan, Agur, Darwin (eta beste arkeologia batzuk) lanarengatik. 1995ean, lehen eleberria eman zuen argitara, Katebegi galdua, eta 1998an, saiakera eta eleberri fusio bat, Camembert helburu. Geroago etorri ziren Euskal karma rapsodia, Hodei berdeak eleberria eta Erretzaileen eremua kontakizun laburren bilduma, besteak beste. Enekoitz Ramirez Lanbasen abenturak Camembert helburu liburuan agertu ziren lehenbiziko aldiz, eta jarraipena izan zuten Zintzoen saldoan eleberrian, 2012an, eta Hiri hondakin solidoak lanean. Literatura-itzultzaile lanean, zenbait liburu ditu itzulita, eta haien artean nabarmendu behar dira Lisboako setioaren historia, José Saramagorena, Antologia apetatsua ipuin-bilduma, Julio Cortázarrena, eta Kometaren eraginpean, Jon Bilbaorena.


Katebegi galdua (Susa, 1995)

Idiaren eraman handia (Bilbao Bizkai Kutxa, 1995)

Paciencia de buey (Altaffaylla kultura taldea, 1997)

Objetivo Camembert (Ttarttalo, 1998)

Camembert helburu (Susa, 1998)

Francisco de Xabier, un jesuita euskaldun del viejo Reyno (EAEko Argitalenen Zerbitzu Nagusia, 1999)

Krabelinen herriminha (Alberdania, 1999)

Agur, Darwin eta beste arkeologia batzuk (Pamiela argitaletxea, 2001)

Euskal karma (Susa, 2001)

Hodei berdeak (Susa, 2003)

El eslabón perdido (Hiru argitaletxea, 2003)

Erretzaileen eremua (Susa, 2006)

Astrolabioa (Pamiela argitaletxea, 2007)

Zintzoen saldoan (Txalaparta, 2012)

Hiri hondakin solidoak (Txalaparta, 2015)

Beltzaren koloreak (Susa, 2016)

En el bando de los buenos (Txalaparta, 2018)


BABESLEAK

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

PARTE-HARTZAILEAK: