CARMEN MORENO

Carmen Moreno Cadizen sortu zen 1974an. Filologia Hispanikoan lizentziatu zen eta egun CEREMgo masterra du Kontabilitatean eta Finantzetan, eta Salamancako Unibertsitatekoa, Edizioan.
2006an Madrila aldatu zen, eta bertan ikasi zuen zer zen Espainiako hiriburua bezalako hiri batean izatea. Bere burua cadiztartzat, madrildartzat eta asturiartzat dauka, lerro magiko bat, bere ibilbide profesional nahiz emozionala marrazten duena: Cádizen izaten hasi zen, Madrilen hazi egin zen eta Asturiasen bere burua kausitu.

Poesia, eleberria, kontakizuna eta haur literatura lantzen ditu. Gidoilari ibili izan da telebistarendako, eta orobat kultur kudeatzaile, lantegiak ematen, eta Kultur L.T. gisa, Berdintasuneko Ministerioarendako; horrezgain, kolaborazioak egin ditu zenbait hedabidetan, hala nolaCulturamasen, Cambio 16en o Cadena SERen; Sigue Leyendo bilduma koordinatu du, Cadizko Diputazioko sakelako liburuen saila, eta zuzentzaile eta editore lanak egin ditu zenbait argitaletxerendako.


Gaur egun Cadizen bizi da,Cazador de ratas argitaletxeko zuzendari.

IDAZLANAK

KONTAKIZUNAK

Tocando el cielo (Quorum, Cadiz, 2002)

El temor inevitable (Ediciones En Huida, Sevilla, 2015)

POESIA

Plano Urbano (Quorum, Cadiz, 1996)

Sombra mía (Sevilla, 2000)

La Tregua de la piel (Cadizko Diputazioa, Cadiz, 2004)

Asfalto Bíblico (Aristas de Cobre, Kordoba, 2002)

Más que morir (Madril, 2006).

Como el agua a tu cuerpo (Vitruvio, Madril, 2009)

Cuando dios se equivoca (EH Editores, Jerez de la Frontera, 2010)

Moscú entre clavículas (Madril, 2012)

Relámpagos (LVR, Madril, 2013)

Irremediablemente. Deconstrucción (Ediciones En Huida, Sevilla, 2014)

Sin habitación propia (Beren buruaz bertze egin zuten hamasei emakume poetaren gaineko azterlana. Novoneyra Fundazioa. Galizia, 2016)

HAURRENDAKO LIBURUAK

Los ojos de Sara (Conexión Gráfica argitaletxea, Mexiko, 2011)

Hypatia. La contadora de estrellas (Conexión Gráfica argitaletxea, Mexiko, 2011)

ELEBERRIAK

Principito debe Morir (Sportula, Gijón, 2013)

Principito debe Morir berrargitalpena(Lapsus Calami, Madril, 2013)

Una última cuestión (Cazador de Ratas, Cadiz, 2015)

Sherlock Holmes y las sombras de Whitechapel (Licenciado Vidriera, 2016)

KOMIKIA

Principito debe morir komikira egokitua (Universo cómic, 2016)

SARIAK

2001 Fernando Quiñones Kontakizun Laburreko Sari Nazionala, "Cástor y Pólux" ipuinarekin.

2002 Andalucía Joven, Arte modalitatean.

2004 Pilar Paz Pasamar Kontakizun Laburreko Sari Nazionala.

2004 Memorial "Juan José Maroto" Zezenketei buruzko Poesiako Sari Nazionala.

2005 Fernando Quiñones Kontakizun Laburreko Sari Nazionaleko 3.a, "La Guillotina" ipuinarekin.

2009 Francisco de Quevedo Nazioarteko Poesia Saria.

2009 Ciudad de Torrevieja Poesiako Sari Nazionaleko finalista

2010 "Luis del Val" kontakizun laburretako sariketako finalista.

App jaitsi

BABESLEAK

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

PARTE-HARTZAILEAK: