Carlos Bassas del Rey

Bartzelonan jaio zen, Espainian, 1974an. Doktorea da Informazioaren Zientzietan Nafarroako Unibertsitatean. Irakaslea, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Iruñeko CTL Irudi eta Soinu Eskolan eta FORCEM ikastaroetan (ikus-entzunezkoetako profesionalentzako prestakuntza). 2007an, Manresako Zinema Beltzeko Nazioarteko Jaialdiaren IX. edizioan, Film Luzearen Gidoi Onenaren Plácido saria jaso zuen, eta Malinche bere gidoiak ICAA institutuaren dirulaguntza jaso zuen, film luzeko gidoia garatzeko laguntzetan.  

Zinema-kritikaren arloan aritu da hainbat hedabidetan, eta film laburren sariketetan epaimahaikide ere aritu da (Azkoien, Bidasoa, Iruñea).

Eleberri ugari kaleratu du.


Aki y el misterio de los cerezos (Quaterni, 2012)

El honor es una mortaja (Almuzara, 2013)

Aki y el misterio de la Gruta Amarilla (Quaterni, 2015)

Siempre pagan los mismos (Alrevés, 2015)

Mal trago (Alrevés 2016)

Mujyokan. 72 haikus y un jisei (Quaterni, 2016)

El hombre sin nombre (Ronin Literario, 2016)

Justo (Alrevés 2018)

Soledad (Alrevés, 2019)


BABESLEAK

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

PARTE-HARTZAILEAK: