Miguel Aguerralde Movellán

(Madril, 1978) eleberriak eta genero beltzean eta suspensean sartutako kontaketak idazten ditu, askotan fantasiaren, maitasun-harremanen eta zientzia fikzioaren ukituak dituztenak. Zinemaren eta literaturaren zale handia da, eta bere estilo bisuala eta misterioz betetako trametan irakurlea inguratzeko erraztasuna –amaiera arte berarekin ez joatea ezinezkoa da– nabarmendu behar dira. Dozena bat eleberri idatzi du, eta antologia kolektiboetan kaleratutako zenbait kontakizun, eta bere lanen artean Claro de Luna, Noctámbulo eta El fabricante de muñecas polizia-eleberriak, Caminarán sobre la tierra eta Laberinto beldurrezkoak, eta Alicia suspensezko thrillerra nabarmendu behar dira. La chica que oía canciones de Kurt Cobain eleberri erromantikoa ere argitaratu du, eta duela gutxi gazteentzako bere lehen beldurrezko eleberria, Allister Z y el misterio de los esqueletos.

Nahiz eta Kanaria Handiko Las Palmasen hazia eta hezia den, egun Lanzaroten bizi da, eta han batera aritzen da idazten eta Lehen Hezkuntzako maisu-lanetan.

Argibide gehiago dago http://miguelaguerralde.blogspot.com webgunean eta sare sozial guztietan. 

Bere lanek beldurrezko elementuak, fantasia ilunekoak eta errealismo zikinekoak erakusten dituzte.


Claro de Luna (Ediciones Idea, 2009 )

Noctámbulo (Ediciones Idea,  2010)

Los Ojos de Dios (23 Escalones, 2010)

Última parada: la casa de muñecas (23 Escalones, 2012)

No podrás salir (23 Escalones, 2012)

Caminarán sobre la tierra (Dolmen, 2013)

En la oscuridad (Click Ediciones, Grupo Planeta, 2014)

El fabricante de muñecas (Click Ediciones, Grupo Planeta, 2014)

Despiértame para verte morir (Cazador de ratas, 2018)

BABESLEAK

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

PARTE-HARTZAILEAK: