Salvador Alemany Climent

(Valentzia, 1968). Zuzenbideko ikasketak hasi zituen (ez zituen amaitu, ordea), diskoetxe bat sortu eta musika-grabazioaren negozioan hasi aurretik bere estudioarekin. Musikari-lanetan urte batzuk egin eta gero, Alemany Valentziako Udaleko administrazio publikoaren zerbitzuan sartu zen, hirigintzako arloan. Eszedentzian aldi bat egin eta gero –aldi horretan, Alemany antzerkian aritu zen lanean, bidaia handiak egin zituen eta webguneak diseinatzen ere aritu zen–, funtzionario-lanetara itzuli eta bere literatura-pasioa askatzen hasi zen.

Espirituz jakin-nahia izanik, izan dituen lanbide desberdin eta askotarikoek eta herrialde ugaritan egin dituen egonaldiek esperientzia asko eta asko ekarri dizkiote, eta bere literatura-lanean agertu izan ditu. Munduan zehar egin zuen bidaldiak ikertzeko jakingura piztu zuen beregan, eta Irlandan egin zituen egonaldien oroitzapenari batuta, horrek eskandalu polemiko bati buruz informazioa biltzera eraman zuen: Ferns txostena. Fernseko irlandar elizbarrutiaren barnean gehiegikerien egitura edo konjurazio bat utzi zuen agerian, eta datu horiek erabili zituen Éire bere eleberrian. Nahiz eta liburu juridiko tekniko bat kaleratuta zuen, Alemanyren literatura-ibilbidea bere fikziozko lehen lanak abiarazi zuen, La suerte no existe izenburukoak. Bubok literatura-sorkuntzako sariketaren II. edizioko finalista izan zen. Bigarren eleberria, Éire, La Trama sariko finalista izan zen eta Ediciones B etxeak argitara emana. Alacrán hirugarren eleberria du.


La suerte no existe

Éire (Ediciones B, 2015)

Alacrán (Amarante, 2018)

BABESLEAK

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

PARTE-HARTZAILEAK: