Antonia Huertas

Jaengo hego-mendilerroko herri txiki batean jaio zen, Fuensanta izenekoan. Espluges de Llobregaten hazi da, bi urte zituenean bertara lekualdatu baitzen familia. Duela denbora asko Bartzelonan bizi da, eta bere hiritzat jotzen du.  
Logika, gogoeta arrazionala eta zientzia, beretzat, errealitatera (eta bai nira ere) hurbiltzeko funtsezko estrategia dira. Bestea literatura, filosofia eta artea da. Biak ala biak ezinbestekoak eta osagarriak dira.
Literatura-solasaldietan parte hartzen du, eta narrazioa eta poesia idatzi du betidanik. Patuak nahi izan du argitaratu den bere lehen eleberria genero beltzekoa izatea, baina literatura-genero asko ditu gustuko.
Lizentziaduna da Matematikan eta Humanitateetan, eta doktorea Logika Matematikoan. Egun, irakaslea da Informatika, Multimedia eta Telekomunikazio ikasketetan, Ingeniaritza Konputazional eta Matematikoko Masterraren zuzendaria eta TEKING (Technology Enhanced Knowledge and Interaction Group) ikerketa-taldeko zuzendaria, Universitat Oberta de Catalunya unibertsitatean. Bere ikerketa-esparruak adimen artifizialari aplikatutako logika eta e-Learning esaten zaiona dira.

Alterworld. Lo saben todo de ti (Versátil arg., 2015)
Incognitus (Versátil arg., 2018)

BABESLEAK

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

PARTE-HARTZAILEAK: