Marian Martínez de Pancorbo

(Bilbo, 1953). Marian Martínez de Pancorbo EHUko Zelula Biologiako katedraduna da, eta EHUko DNA Bankuaren zuzendaria. Duela lau urtetik, ahoko minbiziaren, gibelekoaren eta bularrekoaren diagnostiko goiztiarra ikertzen du Arabako campusean.  Alzheimerra eta parkinsona duten gaixoen laginekin ere egiten dute lan. Farmakogenetikaren arloan, aurkitu nahi dute zein ezaugarri genetikok mesedetu edo bultzatzen duten gaixotasun jakin bat agertzea. Aitatasun-frogak egiten dituzte, epaileek eta partikularrek eskatuta. Elikagaiak aztertzen dituzte, etiketan adierazten diren osagaiak dituzten edo ez egiaztatzeko. Kasu penaletan laguntzen dute. Memoria historikoa berreskuratzeko proiektuetan parte hartzen dute, 36ko gerrako hobi komunetako hezurrak aztertzen. Arkeogenetikaren alorrean lan egiten dute, eta, hartara, 4.000 urterainoko antzinatasuna duten hezurrak aztertzeari esker, Kantauriko biztanleriaren bilakaera argitzen saiatzen dira. Ehun urtetik gorako pertsonen eta euskal diasporako kideen eta haien ondorengoen DNA bildumak dituzte, eta bai etxeko animalia edo maskotenak ere. Eta hori guztia DNA aztertzearen bidez egiten dute.

BABESLEAK

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

PARTE-HARTZAILEAK: