Rafael Alcaraz

1950ean jaio zen eta 1977an Medikuntzako lizentzia eskuratu zuen. Urte horretan bertan hasi zuen auzitegiko mediku lana, lehenbizi bitarteko moduan eta gero titular moduan, eta Lege eta Auzitegiko Medikuntzako espezialitatea eskuratu zuen. Garai bateko Bilboko Auzitegiko Institutu Anatomikoan zuzendari aritu zen 1986 eta 2000 artean, eta handik berehala Auzitegiko Patologiako Zerbitzuaren buru izendatu zuten, 2010ean erretiroa hartu zuen arte. Jardunean aritu den urteetan, Bizkaian gertatu diren gizahilketen %90ean esku hartu du, eta bai garai horretako atentatu terrorista guztietan ere. Bere etengabeko prestakuntzaren emaitza, gainera, ezagutza bereziak ditu gorpu usteletan eta suzko armekin egindako lesioetan.

BABESLEAK

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

PARTE-HARTZAILEAK: