José Otín del Castillo

Polizia Nazionaleko kidea da duela 30 urtetik, eta 25 urtean zerbitzua eman duen toki desberdinetako Polizia Judizialeko brigadetan ikerketa kriminalaren arloan aritu izan da. Ibilbide horretan, besteak beste, hauek nabarmendu behar dira: Tarragonako komisariako Polizia Judizialeko Brigadako Delinkuentzia Espezializatu eta Bortitzeko Unitatean hilketak eta delitu larriak ikertzeko inspektore lanpostua, eta Aragoiko Polizia Judizialeko Eskualdeko Brigadako Delinkuentzia Antolatuko Taldearen burua, zortzi urtean. Egun, Delinkuentzia Teknologikoko Taldearen burua da (pertsonen kontrako delituak), Aragoiko Poliziako Burutza Nagusian.

URJC unibertsitateko Kriminologiako gradua du, Salamancako Unibertsitateko Zientzia Polizialetako diploma, Valentziako Unibertsitateko Krimenaren Eszenaren Ikerketako diploma eta Justizia Ministerioko Ikasketa Judizialen Zentroko Polizia Judizialeko diploma.

Estatuko komunikazio sozialeko hainbat hedabidek (prentsa, irratia eta telebista) elkarrizketak egin dizkiote askotan kriminologo eta aditu polizial moduan, eta nazioko eta nazioarteko ikastaro, jardunaldi eta biltzar ugaritan parte hartu du txostengile edo hizlari gisa. Hamahiru artikulu tekniko kaleratu ditu zenbait aldizkari profesionaletan, haietako zazpi serieko delituen ikerketa kriminalarekin, profil kriminologikoak egitearekin eta jokaera kriminala aztertzearekin lotutakoak. Eta psikologia eta ikerketa kriminalari buruzko zenbait libururen egilea eta egilekidea da.

Irakaskuntzan aritu da hainbat ikastaro eta mintegitan, Espainiako unibertsitateek, polizia kidegoek, Aireko Armadak eta erakunde pribatuek (Kataluniako Kriminologia Eskola, Kriminologiako eta Auzitegiko Zientzietako Espainiako Elkartea, eta abar) antolatuta. Prestakuntza eta Hobekuntzako Dibisioko irakasle laguntzailea da, bai Oinarrizko eskalan eta Eskala exekutiboan sartu berriak diren ikasleentzat, bai eskala guztietan jardunean diren funtzionarioentzat ere, ikerketa kriminaleko teknikekin lotutako gaien gainean.

Egun, irakasle aritzen da unibertsitateko bi master programatan Ikerketa kriminaleko eta Auzitegiko psikologiaren irakasgaietan (urrutiko modalitatean).

IDAZLANAK:

2009 - Psicología criminal: Técnicas de investigación e intervención policial

2011 - En la escena del crimen: Protección de indicios y primeras actuaciones policiales en el lugar del delito

BABESLEAK

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

PARTE-HARTZAILEAK: