Mona León Siminiani

Mona León Siminiani (Santander, 1974), kazetaria, esataria eta gidoilaria, irrati-antzerkiaren eta irrati-fikzioaren erregina da egun, SER katean ematen den Negra y criminal bere programari esker. RNE irrati-katean egin zituen hastapenak, Carlos Herrera, Tomás Fernando Flores eta Federico Volpinirekin batera. 2000n, Carlos Faraco eta Juan Suárezekin batera aritu zen lanean, Cuando Juan y Tula fueron a Siritinga irrati-sailaren diseinuan eta ekoizpenean. 2014an, Extra Fantástica irrati-magazinea sortu eta zuzendu zuen. Halaber, Radio 3 katean, elkarlanean aritu da gidoilari, esatari eta muntatzaile lanetan, zenbait programatan, adibidez, Videodrome, Satelitrés eta La ciudad invisible izenekoetan.

Gidoilari lanak egin ditu Kolonbiako folletoi edo telesail amaiezin batean, publizitateko kanpainen lokuzioak eta sustapen-kanpainen gidoiak Calle 13 eta SyFy katean, eta zientzia-fikzioko SyFy katearen ahotsa da Espainian.

2015ean, SER katean El Verano No Existe  asteroko programa zuzendu eta errealizatu zuen, Alejandro Otheguy eta Laura Romerorekin batera, eta 2016tik Negra y criminal programa zuzendu eta ekoizten du. Beldurra, suspensea, intriga eta krimenak nagusi dituen espazio bat da, eta bertan parte hartzen dute, esate baterako, Mariano Revilla, Teo Rodriguez eta Fermín Agustík.

Filmen arloan, Elena Quiere (2007) film laburrean egindako gidoilari-lana nabarmendu behar da: ohorezko aipamena Heineken Greenspace ’05 izenekoan, film labur onenaren saria Certamen de Cortos Caja Madrid 07 lehiaketan, film labur onenaren saria, kritikariek emandakoa, III Festival de Cine de Alicante 07 lehiaketan, zuzendaritza onenaren saria Festival Internacional de Cine Cinema Jove 22. edizioan eta film labur onenaren saria 7º Festival de Platjes de Monfoca lehiaketan, Foc Ferian, Valentzian.


BABESLEAK

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

PARTE-HARTZAILEAK: