ÁLEX MARTÍN ESCRIBÁ

Àlex Martín Escribà (Bartzelona, 1974). Salamancako Unibertsitateko doktorea naiz katalanezko literaturan, eta katalan hizkuntza eta literaturako eskolak ematen ditut bertan. Irakurlea izan naiz La Habanako eta Grenobleko unibertsitateetan. Nire ikerketa lanaren zati bat emana dago genero beltz eta poliziakoaren azterketara, zeinaren gainean saiakerak eta ikerketa artikuluak argitaratu baititut monografietan eta aldizkari zientifikoetan. Gainera, 2005etik hona, Eleberri eta Zinema Beltzaren Biltzarreko zuzendarietariko bat naizSalamancako Unibertsitatean (http://www.congresonegro.com). Urtero generoa aztertzen duen bilera horrek erreferentzia bihurtzea lortu du zale, sortzaile eta adituendako.

Mintzaldiak eman ditut nazioko eta nazioarteko unibertsitate eta ikerketazentroetan. Literatur kritikaria naiz zenbait hedabidetan eta, gaur egun, "crims.cat" zuzentzen dut (www.crims.cat) Alrevés argitaletxearen katalanezko eleberri beltzen bilduma.

  • Eleberri eta Zinema Beltzaren Biltzarreko zuzendaria, Javier Sánchez Zapaterorekin batera, Salamancako unibertsitatean.
  • Katalan hizkuntza, literatura eta kulturako irakaslea HabanakoUnibertsitatean, eta saiakera honen argitaratzailea: Catalana i criminal. La novel la detectivesca del segle XX, genero beltz eta poliziakoak Katalunian duen tradizio guztiaren bilduma.
  • Katalan hizkuntza eta literaturako irakaslea Grenoble III unibertsitatean (Frantzia) eta Serra d'Or aldizkariarenaintzatespena, " La novel la negra i policìaca: entre el gènere i l'al legoria" artikulua dela-eta.
  • Idazle gazteendako Serra d'Or saria, " Jaume Fuster: una vida en negre" liburuagatik.
  • Filologia Katalaneko irakaslea Salamancako Unibertsitatean.
  • Katalan eleberri beltzari buruzko doktore-tesi baten egilea, Salamancako Unibertsitatean.
  • Jordi Canal i Artigasekin batera, La cua de palla: retrat en groc i negre saiakeraren egilea, Kataluniako eta Espainiako nobela beltz eta poliziakoaren historia erreferentziazko bilduma baten bitartez aztergai duela.
  • Rafael Tasis, novel lista policíac saiakeraren egilea, genero beltzari Katalunian egin zitzaion harrera eta erabili zuen terminologia eta idazlearen obra poliziakoa aztergai dituela.

http://www.alexmartinescriba.com/p/lex-martin-escriba-barcelona-1974.html

App jaitsi

BABESLEAK

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

PARTE-HARTZAILEAK: