JUAN MARI BARASORDA

Juan Mari Barasorda (Bilbo, 1960). Abokatu-ekonomialaria. Euskadiko Administrazioko funtzionarioa duela 25 urte baino gehiago. Giza Baliabideen kudeatzaileordea izan da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Ertzaintzako Giza Baliabideen zuzendaria. Administrazioan lanean segitzen du, baita eleberri beltz eta poliziakoa irakurtzen ere, viktoriar aroan sortu ziren literatura generoekiko zaletasun alimalekoak hartaratuta.

Kolaborazioak egiten ditu genero beltz eta kriminala lantzen duten aldizkari digitaletan, hala nola La Balacera-n eta Revista Calibre 38-n, zeinetara literatura poliziakoaren aldera duen isuria husten baitu, aipamen edo ikerketa literarioen bitartez. Horren adibidea da El misterioso caso del relato perdido de Conan Doyle: The Book o' the Brig , saio bat Arthur Conan Doyleri egotzitako kontakizun galdu bat 2015ean agertu ondotik piztutako eztabaida trenkatzen saiatzeko.

Plentzian ((Bizkaia)) genero beltz eta poliziakoari buruz egiten diren "Lanbro Beltza" topaketen koordinatzailea da, Jaialdia bere erruz berpiztu baitzen 22 urteko hutsunearen ondotik, Plentziako Udalari eta Revista Calibre38 aldizkariko lantaldeari esker.

Kolaborazio mordo baten egilea izanik, nabarmentzekoa da hitzaurregile gisa egindako lana. D'Epoca argitaletxearendako, aitzinsolasak idatzi dizkie Misterios de época, El crimen de Orcival eta Uno de mis hijos liburuei, etaCazador de ratas argitaletxean, berriz, Sherlock Holmes y las Sombras de Whitechapel, Carmen Moreno idazlearen lanari.

Kolaboratzailea da, orobat, La Felguera Editoresen Agente Provocador magazine eta albisteetarako webgunean;bertan, artikulu aipagarriak idatzi ditu, hala nola Una hilarante aventura criminal , eta El diario de los asesinos-en jatorriari buruzko ikerketa.

App jaitsi

BABESLEAK

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

PARTE-HARTZAILEAK: