EUGENIO FUENTES

Eugenio Fuentes Montehermoson sortu zen (Cáceres) 1958an. Atzerrian arrakasta eta itzal handiena lortu dutenetarik dugu, Espainian eleberri beltza lantzen duten egileen artean. Zenbait sari eskuratu ditu eta itzulia izan da hamabi herrialdetan, guztia, Ricardo Cupido bere detektibe pribatuari esker. Pertsonaia hori eleberri hauen protagonista izan da: El interior del bosque ((IX. Alba/Prensa Canaria Saria, Andanzas 663)), La sangre de los ángeles ((2001)),Las manos del pianista ((Andanzas 504)) eta Cuerpo a cuerpo (Brigada 21 Saria, 2008an, gaztelaniaz idatzitako eleberri poliziako hoberenarendako; Andanzas 624). Horiei Contrarreloj gehitu zaie -zeinean Cupido agertoki zirraragarri batera aldatzen baita: Frantziako Itzulia-, baita Si mañana muero ((2013)) eta Mistralia ((2015)) ere.

Ipuin liburu bat ere idatzi du, (Vías muertas ((1997)), eta bertze bat literaturari buruzko saiakerei eskainia, La mitad de Occidente ((2003)). Horiez gain, Eugenio Fuentesek Venas de nieve ((Andanzas 571)) argitaratu du Tusquets Editores-en, halabeharraren kontrako borrokaren inguruko istorioa, esku trebez kontatua, Sorkuntzarako Extremadura Saria ekarri ziona.

IDAZLANAK

ELEBERRIAK

Las batallas de Breda ((1990))

El nacimiento de Cupido (Ciudad de San Fernandoko Luis Berenguer Nazioarteko Eleberri Saria, 1993)

Tantas mentiras (( Extremadura Eleberri Saria, 1997))

El interior del bosque ((Alba/Prensa Canaria IX. Saria)). (1999).

La sangre de los ángeles ((2001))

Las manos del pianista ((2003))

Venas de nieve ((2005))

Cuerpo a cuerpo ((2007))

Contrarreloj ((2009))

Si mañana muero ((2013))

Mistralia ((2015))

SAIAKERAK

La mitad de occidente ((2003))

Tierras de fuentes ((2010))

Literatura del dolor, poética de la bondad ((2013))

ISTORIO LABURRAK

Vías muertas ((1997)).

App jaitsi

BABESLEAK

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

PARTE-HARTZAILEAK: