ALICIA GIMÉNEZ BARTLETT

Alicia Giménez Bartlett (Almansa, Albacete, 1951) espainiar filologo eta idazlea da , Petra Delicado inspektorea protagonista duten eleberri poliziakoen egile ezaguna. Espainiar Filologia ikasi zuen Valentziako Unibertsitatean eta Espainiar Literaturako Doktoretza atera Bartzelonako Unibertsitatean .

Bere lehen eleberria 1984an argitaratu zuen, Exit ((Seix Barral)). 1997an Una habitación ajena etorri zen; Virginia Woolf idazle lesbianaren eta bere neskato Nellyren arteko tentsioen birsorkuntza honek bere ibilaldiko lehen literatura saria ekarri zion: Femenino Singular, Lumen argitaletxearena.

Urtebete lehenago, La jota de corazones irakurria zuen, Patricia Cornwellena , Petra Delicado inspektorea protagonista duten eleberri poliziakoen sailari ekiteko bultzagarri; hamar libururen segida joan da orain arte. Zenbait hizkuntzatara itzuli izan dira eta arrakasta handia lortu dute herri batzuetan, hala nola Italian edo Alemanian. Eleberri sail honek sariak ekarri dizkio, bertzeak bertze "Raymond Chandler Saria", 2008an (lehenago John le Carrék eta John Grishamek eskuratua ).

1999an, hamahiru kapituluko telesaila errodatu zen, Ana Belén zuela protagonista, Petra Delicadoren larru barrenean sartuta eta Santiago Segura , berriz, Fermín Garzón haren lankide banaezinarenean.

Saiakera ere landu izan du, El misterio de los sexos eta La deuda de Eva idatzirik.

2011n Nadal Saria irabazi zuen Donde nadie te encuentre lanarekin; eleberri historiko honek Teresa Pla Meseguer , La Pastora, makisko gerrilari hermafroditaren bizia jorratu zuen: Tortosako basoetan ezkutatua egon ondoan, 5 Guardia Zibilak bortxatu zuen, itxuraz, 1949an .

2015ean Planeta Saria irabazi zuen, Hombres desnudos lanarekin.

IDAZLANAK

ELEBERRIAK

Exit (1984, Seix Barral)

Pájaros de oro (1987, Montesinos)

Caídos en el valle (1989, Montesinos)

El cuarto corazón (1991, Versal)

Vida sentimental de un camionero (1993, Lumen)

La última copa del verano (1995, Grijalbo-Mondadori)

Ritos de muerte (1996, Grijalbo-Mondadori). Petra Delicado sailaren 1. eleberria

Día de perros (1997, Grijalbo-Mondadori). Petra Delicado sailaren 2. eleberria

Una habitación ajena (1997, Belacqua). Lumen Sari Femeninoa

Mensajeros de la oscuridad (1999, Plaza & Janés). Petra Delicado sailaren 3. eleberria

Muertos de papel (2000, Plaza & Janés). Petra Delicado sailaren 4. eleberria

Serpientes en el paraíso (2002, Planeta). Petra Delicado sailaren 5. eleberria

Secreta Penélope (2003, Seix Barral)

Un barco cargado de arroz (2004, Planeta). Petra Delicado sailaren 6. eleberria

Días de amor y engaños (2006, Planeta)

Nido vacío (2007, Planeta). Petra Delicado sailaren 7. eleberria

El silencio de los claustros (2009, Destino). Petra Delicado sailaren 8. eleberria

Donde nadie te encuentre (2011, Destino). Nadal Saria

Nadie quiere saber (2013, Destino). Petra Delicado sailaren 9. eleberria

Crímenes que no olvidaré (2015, Destino). Petra Delicado sailaren 10. lana ((kontakizunak))

Hombres desnudos (2015, Planeta). Planeta Saria , 2015eko argitalpena.

ENTSEGUAK

El misterio de los sexos (2000, DeBolsillo)

La deuda de Eva (2002, Lumen)

SARIAK

1997, Lumen Sari Femeninoa Una habitación ajena-gatik.

2004, "Ostia, mare di Roma" Nazioarteko SariaUna camera tutta per gli atri-gatik (Una habitación ajena).

2006, Women Fiction Festival de Matera Award Saria (Italia), Petra Delicado sailagatik.

2006, Grinzane Cavour (Noir) Atzerriko Eleberri Hoberenarendako Saria Un barco cargado de arroz-gatik.

2008, Raymond Chandler Saria, Petra Delicado sailagatik.

2009, Internazionale Fregene Saria.

2011, Nadal Saria, Donde nadie te encuentre -gatik.

2014, Pepe Carvalho Saria.

2015, Planeta Saria, Hombres desnudos -gatik.

http://www.aliciagimenezbartlett.es/

App jaitsi

BABESLEAK

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

PARTE-HARTZAILEAK: