ALEXIS RAVELO

Alexis Ravelo Betancor ( Kanaria Handiko Las Palmas , 1971) idazle kanariar bat da, eleberri beltzean , ipuinean eta mikrokontakizunean espezializatua .

Jatorri xumea du, zerbitzari lanean ibili zen nerabetan eta gaztetan. Autodidakta da heziketaz. Filosofia ikasketak abiatu zituen UHUNen eta ikaslea izan zen Sebastian Quezadak , Augusto Monterrosok eta Alfredo Bryce Echeniquek emandako narratiba lantegietan.

Gehiagorekin batera, La Plazuela de las letras literatura aldizkaria sortu zuen, baita kultura zabaltzeko Matasombras espazioa ere, Antonio Becerra Bolañosekin batera, Kanaria Handiko Las Palmasen . Antzerki ikuskizunak eta gidoiak idatzi izan ditu haurrendako telebista programetarako. 2006an, Kanarietako Idazleen Elkartean sartu zen, baita hura utzi ere, 2008an, zuzendaritza batzordearekin izandako desadostasunen ondorioz. Literatura lantegiak ematen ditu zenbait plaza eta akademiatan, hala nola La máquina del cuenton, Factoría de Ficcionesen eta Vidas cruzadasen.

Haren lehen kontakizun liburua Segundas personas izan zen, 2000. urtean argitaratua, aurreko urtean Poeta Domingo Velázquez saria jaso ondoan. Ondoko sei urteak batez ere antzerkia eta publizitatea idazten erabili bazituen ere, haren kontakizun eta artikulu zenbait argitaratu ziren aldizkari, egunkari, liburu kolektibo eta antologietan (konparaziorako, haren ipuin bat Relato español actual antologian agertu zen, Raúl Hernández Viverosek 2001ean ondu eta UNAMek eta FCEk argitaratutako bilduman).

2006an haren bigarren ipuin liburua agertu zen, fantasiazko generokoa oraingoan, Ceremonias de interior, baita haren lehen eleberri beltza ere, Tres funerales para Eladio Monroy, idazlearen sorterrian girotua. Lan horretako protagonistarekin -marinel ohi bat, bizitorea, zinikoa eta bortitza- sail bati eman zion hasiera; haren segida Sólo los muertos izan zen. Modu paraleloan, Ravelok lantzen segitu zuen ipuina eta mikrokontakizuna, haurrendako liburua eta gazteendako eleberria.

2013an, Ciudad de Getafe Eleberri Beltzeko XVII. Saria irabazi zuen La última tumba lanari esker, eta 2014an, berriz, Hammett Saria, La estrategia del pequinés-ekin.

IDAZLANAK

KONTAKIZUNAK

Segundas personas , Cabildo de Fuerteventura, 2000.

Ceremonias de interior , Baile del Sol, 2006.

Algunos textículos , Anroart, 2007.

ELEBERRIAK

Tres funerales para Eladio Monroy , Anroart, 2006.

La noche de piedra ((La iniquidad I)), Anroart, 2007.

Sólo los muertos , Anroart, 2008.

Los tipos duros no leen poesía .

Los días de mercurio ((La iniquidad II)), Anroart, 2010.

Morir despacio .

La estrategia del pequinés , Alrevés 2013.

La última tumba , 2013.

Las flores no sangran, Alrevés 2015.

La otra vida de Ned Blackbird, Siruela, 2016.

Los milagros prohibidos , Siruela, 2017.

HAUR ETA GAZTEENDAKO LANAK

La princesa cautiva , Anroart, 2008.

Historia del bufón Alegre Contador , Anaya, 2008.

Los perros de agosto , Anaya, 2009.

Las pruebas de Maguncia ,

Las ratas de noviembre .

https://alexisravelo.wordpress.com/

App jaitsi

BABESLEAK

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

PARTE-HARTZAILEAK: