ANTONIO ALTARRIBA

Antonio Altarriba Ordóñez ( Zaragoza , 1952) eleberrigile, kritikari , saiakeragile eta komiki zerrendetako eta telebistako gidoilari espainiarra da. Gainera, Frantses Literaturako katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean.

Joan den mendeko 80ko hamarkadan hasi zen komiki zerrenden munduan, lehenbizi, Colectivo Z-rekin, Bustrófedon aldizkarian, eta gero Luis Royo marrazkilariaren laguntzaile gisa, lan hauetan: De vuelta ((Miguel Marcos, 1983)) eta Desfase ((Ikusager, 1987)). Orobat, Neuróptica aldizkari teorikoa eta "Comicsarías" liburua argitaratu zituen, Antonio Remesarekin batera, 1987an. 1989an parte hartu zuen Cómic: Noveno arte telesail dokumentalean ,eta 1993an, berriz, "Made in Tintín " erakusketaren antolakuntzan.

90eko hamarkadan batez ere literaturari emana ibili zen eta antologia hauetan parte hartu zuen: Relatos de Zaragoza ((1990)),Narrativa corta en Euskadi ((1992)) eta Los que más cuentan ((1995)). Orobat, finalista gelditu zen La sonrisa vertical XVIII. sarian((1996)) Los Cuerpos entretejidos lanarekin.

Mende berrian, La memoria de la nieve bere eleberriak 2002ko Euskadi Literatura Saria bereganatu bazuen ere , gogoz itzuli zen komiki zerrendetara, hainbat saiakera eta gidoirekin. Azken hauen artean, betiere Edicions de Ponent -endako, nabarmentzekoa da El arte de volar ((2009)); bere aitaren biografia bat da, 2001ean, 90 urte zituela, zahar etxe batean egin baitzuen bere buruaz bertze. Liburu horrengatik makina bat sari eskuratu du, bertzeak bertze Komiki Sari Nazionala .

KOMIKIAK

1983 - De vuelta ( Luis Royo ren marrazkiekin) ((Miguel Marcos))

1987 - Desfase ( Luis Royo ren marrazkiekin) (( Ikusager ))

1991 - Detective ( Landazábal en marrazkiekin) ((Ikusager))

2005 - Amores locos ( Laura ren marrazkiekin) (( De Ponent ))

2008 - El brillo del gato negro ( Laura ren marrazkiekin) ((De Ponent,))

2009 - El arte de volar ( Kim en marrazkiekin) ((De Ponent))

2011 - El paso del tiempo (Luis Royoren marrazkiekin)

2013 - La casa del sol naciente (Kimen marrazkiekin) (( Panorama , Astiberri ))

2014 - Yo, asesino ( Kekoren marrazkiekin) (( Norma Editorial ))

2016 - El ala rota (Kimen marrazkiekin) ((Norma Editorial))

2017 - El perdón y la furia (Kekoren marrazkiekin) (( Museo Nacional del Prado ))

2017 - Cuerpos del delito ( Sergio García ren marrazkiekin) (( Dibbuks ,))

SAIAKERA

Comicsarías. Ensayo sobre una década de historieta española ((1977-1987)) ((Promociones y publicaciones universitarias, 1987)) Antoni Remesar ekin batera.

Sobre literatura potencial ((Euskal Herriko Unibertsitatea, 1987))

Contra corriente ((Zaragoza, 2000)) Egunkarietako artikuluen bilduma

La España del tebeo. La historieta española de 1940 a 2000 ((Espasa Calpe, 2001))

Los tebeos de la transición ((Fundación Antonio Pérez, 2008))

La paradoja del libertino ((Ediciones Liceus, 2008))

ELEBERRIAK

1993 - El filo de la luna ((Ikusager))

1996 - Cuerpos entretejidos Kontakizun erotikoak ((Tusquets)) Finalista "Sonrisa vertical" XVIII. sarian.

1996 - Contratiempo Kontakizunak ((Papeles de Zarabanda))

2002 - La memoria de la nieve ((Espasa y Calpe)) 2003ko Euskadi Literatura Saria.

http://www.antonioaltarriba.com/

App jaitsi

BABESLEAK

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

PARTE-HARTZAILEAK: