VLADIMIR HERNÁNDEZ

Vladimir Hernández , asturiar leinukoa izan arren, Habanan sortu zen 1966an. Metalgintzako Ingeniaritza eta Fisika ikasi zuen Habanako Unibertsitatean, txikitatik irakurtzeko eta idazteko grina izan arren, bereziki zientzia-fikzioa eta eleberri beltza.

Idazle gisa egindako lehen urratsetan, zenbait kontakizun argitaratu zituen 80ko hamarkadan Blade izengoitia erabiliz.

2000. urtean, zientzia fikziozko kontakizun eta eleberri laburraren UPC ((Universitat Politécnica de Catalunya)) sarirako izendapena ekarri zion Signos de guerra bere lanak; horren ondotik, Bartzelonara joan zen, aldean zeramanaren jabe, eta bertan kokatu zen idazletza bateratuz askotariko lanbideekin. 2003an eta 2005ean aipamen berezia lortu zuen sariketa berean, Sueños de interfaz eta Semiótica para los lobos lanei esker.

2001ean Terra Ignota saria bereganatu zuen El correo González ipuinarekin, eta 2004an eta 2006an, berriz,Manuel de Pedrolo saria, Emperadriu kontakizunarekin eta Horitzó de sucesos eleberri laburrarekin . Orobat, Alberto Magno saria ekarri dio Tocando las puertas del cielo eleberri laburrak ((2009)).

2016an, Indómito haren lana irabazle gelditu zen L'H Confidencial Eleberri Beltzeko Nazioarteko Sarian .

Habana Réquiem dugu plazaratu duen azken nobela, Harper Collins Españak argitaratua.

ELEBERRIAK

((Kuba))

1999 - Nova de cuarzo

Hipernova

Onda de choque (antologia tematikoa)

2007 - Horitzó de sucesos (Pagès Editors, Teresa Udinarekin batera idatzia)

2016 - Indómito ((Roca))

2017 - Habana Réquiem ((Harper Collins))

App jaitsi

BABESLEAK

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

PARTE-HARTZAILEAK: