SUSANA HERNÁNDEZ

Susana Hernández ek (Bartzelona) Irudia eta Soinua eta Gizarte Integrazioa ikasi ditu, eta gainera, Ikerketa Pribatua eta Psikologia. Kolaborazioak egin ditu zenbait hedabidetan, musika kritikari eta kirol erredaktore lanetan, baita esatari gisa ere irratietan. Eleberri hauek argitaratu ditu: La casa roja ((Ciudad de San Adrián saria, 2005/ LcLibros 2013)), La puta que leía a Jack Kerouac ((Lesrain 2007/LcLibros 2012)), Curvas peligrosas ((Odisea Editorial 2010)), Contra las cuerdas ((Valencia Negra 2013 jaialdiko eleberria hoberenarendako sarirako finalista)) ((Alrevés Editorial, 2012)) eta Cuentas pendientes ((Alrevés Editorial 2015)) nobela beltz hoberenaren sariaren irabazlea, Cubelles Noir 2016 jaialdian , eleberri hoberenerako finalista izateaz landa Tenerife Noir 2016an, Salamanca Negra 2016an eta Novelpol 2016 sarietan.

Haren pertsonaia Rebeca Santana , Curvas peligrosas, Contra las cuerdas etaCuentas pendientes nobelek osatutako saileko protagonista, eleberri beltz eta poliziakoko pertsonaia hoberena hautatu zuten, 2012an, LeeMisterio sarietan.

Orobat, genero beltzeko zenbait antologiatan parte hartu izan du, kontakizun idazle.

2015ean antzerkigintzan abiatu zen "El ascensor" plazaratuta; berrikitan zinemara egokitu izan da. 2017ko udaberrian, berriz, "La prueba" estreinatu zuen Bartzelonan.

Zenbait sari irabazi ditu kontakizun, eleberri eta poesia sailetan. Literatura lantegiak ematen ditu 2011z geroztik.

ELEBERRIAK

2007 - La puta que leía a Jack Kerouac ((Lesrain 2007, LcLibros 2012))

2010 - Curvas Peligrosas ((Odisea Editorial))

2012 - Contra las cuerdas, Valencia Negra 2013 jaialdiko eleberria hoberenarendako sarirako finalista ((Editorial Alrevés)).

2013 - La Casa Roja, Ciudad de Sant Adrià 2005 saria ((LclIbros))

2015 - Cuentas pendientes ((Alrevés))

2017 - Males decisions ((Alrevés))

SARIAK

Ciudad de Sant Adrià 2015 saria.

Cubelles Noir 2016 saria, emakume batek gaztelaniaz idatzitako eleberri beltz hoberenarendako saria, 2015ean argitaratua, liburu honi esker: Cuentas pendientes.

KONTAKIZUN BELTZEKO ANTOLOGIAK

Elles també maten ((Llibres del Delicte 2013))

Fundido en negro ((EditorialAlrevés 2014))

Diez negritos, nuevas voces del género negro español ((Editorial Alrevés 2015)).

Obscena. Trece relatos pornocriminales ((Editorial Alrevés 2016)).

https://susanahernandez.wordpress.com/

App jaitsi

BABESLEAK

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

PARTE-HARTZAILEAK: