MARCELO LUJÁN

Marcelo Luján Buenos Airesen sortu zen, Argentinan, 1973ko ekainean. Kazetaria eta narratzailea da. 2001ekoaren hasieran Madrilen jarri zen, eta bertan lan egiten du kultur jardueren eta literatur sorkuntzarako lantegienkoordinatzaile. Zenbait ipuin liburu argitaratu ditu:Flores para Irene (Santa Cruz de Tenerife saria, 2003),En algún cielo (Ciudad de Alcalá de Narrativa saria, 2006) eta El desvío (Ciudad de San Sebastián Kutxa saria, 2007). Orobat,prosa poetikoko liburu hauek: Arder en el invierno eta Pequeños pies ingleses. Eta eleberriak: La mala espera(Ciudad de Getafe de Novela Negra saria, 2009), Moravia, eta Subsuelo ( Dashiell Hammett saria, 2016 , bertzeak bertze). Bere obraren zati bat hautatu zen irakurketa bultzatzeko kanpainetan, eta frantsesera, italierara, alemanera, ingelesera eta txekierara itzulia dago.

IDAZLANAK

2004 - Flores para Irene ( ipuinak ).

2007 - En algún cielo ( ipuinak ).

2007 - El desvío ( ipuina).

2009 - La mala espera ( eleberria ).

2010 - Arder en el invierno ( prosa poetikoa ).

2012 - Moravia ( eleberria ).

2013 - Pequeños pies ingleses ( prosa poetikoa ).

2015 - Subsuelo ( eleberria ).

SARIAK

2003 - Santa Cruz de Tenerife saria, kontakizun bilduma hoberenarendako (Flores para Irene)

2006 - Ciudad de Alcalá de Narrativa saria, kontakizun bilduma hoberenarendako (En algún cielo)

2007 - Ciudad de San Sebastián Kutxa saria, gaztelaniazko ipuin hoberenarendako (El desvío)

2009 - Ciudad de Getafe de Novela Negra saria (La mala espera)

2016 - Santa Cruz de Tenerife 2016 saria, 2015ean espainolez argitaraturiko nobela beltz hoberenarendako (Subsuelo)

2016 - Novelpol 2016 saria, 2016an espainolez argitaraturiko nobela beltz hoberenarendako

2016 - Dashiell Hammett 2016 saria, 2015ean espainolez argitaraturiko nobela beltz hoberenarendako (Subsuelo)

http://www.marcelolujan.com/

http://elconceptodeficcion.blogspot.com.es/

App jaitsi

BABESLEAK

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

PARTE-HARTZAILEAK: