PARTE-HARTZAILEAK

Diego Ameixeiras

Lausanan jaioa da, Suitzan, 1976an. Kazetaria, gidoilaria eta galegoz idazten duen idazlea da. 2004az geroztik, La Voz de Galicia egunkarian ere idazten du. Literaturaren arloan egin duen ibilbideak genero beltzaren egile ezagun eta berritzaileenetako bat bihurtu du Galizian. Dime algo sucio (Pulp Books, 2011) gaztelaniara itzulitako bere lehen eleberriak Gijóngo Aste Beltzeko Sari Berezia jaso zuen, eta kritika bikainak egin  zituzten haren gainean. Gainera,  Mataré Lentamente (Akal, 2015) eta Conduce Rápido (Akal, 2017) eman ditu argitara.

IDAZLANAK:

2004 - Baixo mínimos

2006 - O cidadán do mes

2006 - Tres segundos de memoria

2009 - Dime algo sucio

2010 - Asasinato no Consello Nacional

2011 - Dime algo sucio (gaztelaniaz)

2011 - Historias de Oregón

2012 - Todo OK

2013 - Matarte lentamente

2014 - Conduce rápido

2015 - Matarte lentamente (gaztelaniaz)

2015 - A noite enriba

2017 - Conduce rápido (gaztelaniaz)

2018 - A crueldade de abril 

2018 - La crueldad de abril (gaztelaniaz)


Carlos Augusto Casas

Carlos Augusto Casasek (Madril, 1971) Diario 16 egunkarian hasi zuen kazetaritzako ibilbidea. EFE agentzian lan egin du, eta ikerketako kazetari aritu da TVE, Antena 3, Cuatro eta Telecinco kateetarako. Egun, aldi berean aritzen da kazetaritzan eta Estrella Negra eleberri beltzen eta poliziakoen bildumaren zuzendaritzan, Editorial Cuadernos del Laberinto argitaletxean.

Genero beltzeko kontakizunen antologia ugaritan parte hartu du Ediciones Irreverentes eta M.A.R. Editor argitaletxeetan. 2017an, Ya no quedan junglas adonde regresar eman zuen argitara, eta lan horrekin zenbait izendapen eta sari eskuratu du (2018 Premio Ciudad de Santa Cruz saria (Tenerife Noir); Premio Wilkie Collins de Novela Negra saria; Novepol 2018 saria; Morella Trufa Negra 2018 saria; izendapena “Pata Negra” sarirako, 2017ko eleberri onena gisa; Black Mountain Bossòst sarirako finalista, 2017ko eleberri beltz onena gisa; izendapena Premio Silverio Cañada sarirako, 2018ko Gijóngo Aste Beltzean; izendapena Tormo Sangriento Ciudad de Cuencarako).

Premio Internacional de Relato Sexto Continente izenekoaren XIV. edizioko saria lortu zuen, Radio Exterior de España irrati-kateak antolatuta.

IDAZLANAK:

2017 - Ya no quedan junglas adonde regresar 


Aingeru Epaltza

Aingeru Epaltza (Iruñea, 1960) lizentziaduna da Informazioaren Zientzietan, Nafarroako Unibertsitatean. Kazetari aritu izan da Deia eta Navarra Hoy egunkarietan, eta ETB kate autonomikoan. Egun, Nafarroako Gobernuan aritzen da itzultzaile lanetan.

IDAZLANAK:

1997 - Tigre ehizan

1999 - Cazadores De Tigres 

2008 - Fuego de paja 

2008 - Casta de bastardos 

2009 - Rock n roll 

2009 - Izan bainintzen Nafarroako errege 

2009 - Casta de bastardos 

2013 - Agua Turbia 

2014 - Mailuaren odola 

2015 - Yo que fui rey de Navarra 

2015 - Nuestra Jerusalén perdida 

2016 - Ur uherrak  

2016 - Urtegijauna 

2016 - Baloika

2016 - Sorginkerien liburua: edo Katalin Kattalin-xorgin bilakatu zenekoa 

2016 - Bezperaren bezpera

2017 - Mendi-joak 

2017 - Lasto sua


Patricia Ferreira

Madril (1958). Irudiaren Zientzietako eta Kazetaritzako lizentziak eskuratu zituen Madrilgo Unibertsitate Konplutensean. Kritikari eta zinematografiako kazetari lanak egiten hasi zen TVEn, RNE Espainiako irrati publikoan eta Fotogramas aldizkarian, eta geroago telebistan aritu zen errealizadore, zuzendari eta telesail eta programetako gidoilari, besteak beste, Equinoccio sail dokumentalean, Latinoamerikako gaiei buruzkoan eta TVEk ekoitzian; Un día en la vida de nuestros antepasados izenekoan, historiaurreko bizimodua birsortzen duenean; Un país en la mochila programaren zenbait saiotan, José Antonio Labordetak aurkeztutako sailean; Paraísos cercanos bidaien sail dokumentalean, esate baterako, Rafael Chirbes eta Javier Marías idazleen gidoiak dituenean; eta Todo el mundo es música lanean.

2000. urtean egin zuen debuta zinemako zuzendari lanetan,  Sé quién eres lanarekin. Film hori Berlingo jaialdian estreinatu zen, eta zuzendari hasiberri onenaren Goya saria jasotzeko izendapena izan zuen, bai eta aktore onenarena (Miguel Ángel Solá) eta musika onenarena (José Nieto) jasotzekoak ere. Hain zuzen, azken horretan lortu zuen saria.

2002an, El alquimista impaciente estreinatu zuen, Lorenzo Silvaren izen bereko lanaren egokitzapena. Zinematografiako Idazleen Zirkuluaren saria eskuratzea ekarri zion, gidoi egokitu onenaren sailean. Filmak, gainera, bi izendapen izan zituen Goya sarietarako: aktore berri onenarena (Roberto Enríquez) eta zuzendaritza artistiko onenarena (Rafael Palmero). 

2004an, En el mundo a cada rato esketxen filma estreinatu zen, eta hartan El secreto mejor guardado film laburra egin zuen. Indian filmatu zuen, eta gaia du hiesa Hirugarren Munduan. Handik urte batera, Para que no me olvides film luzea estreinatu zuen, eta hartan Fernando Fernán Gómezek bere azken roletako bat jokatu zuen. Berlingo jaialdian aurkeztu zuten filma, eta hiru Goya sari jasotzeko izendatu zuten: aktore protagonista onena, taldeko aktore onena eta zuzendaritza artistiko onena. 

2010ean, Señora de dokumentala egin zuen. Valladolideko Seminci jaialdian eman zuten eta hirugarren saria lortu zuen Tiempo de historian. 2010ean, era berean, El amanecer de Misrak film laburra zuzendu zuen, Etiopian filmatua eta Ellas son África proiektu kolektiboan sartuta dagoena. 2012an, Los niños salvajes bere film luzea estreinatu zen. Málagako jaialdian film onenaren urrezko biznaga eskuratu zuen, eta bai gidoi onenaren eta bigarren mailako aktore onenen sariak: Aina Clotet eta Alex Monner. 

2017an, orain arte egin duen azken film luzea zuzendu zuen, Thi Mai, rumbo a Vietnam. Hain zuzen, zati batean Iruñean filmatu zen.

2001az geroztik, zuzendaritzako irakaslea da Madrilgo Zinema Eskolan (ECAM), eta aktoreen zuzendaritza irakaslea izan da eskola, lantegi eta masterretan, besteak beste, CEUko zuzendaritza masterrean, Kataluniako ESCACen, Madrilgo NIC-Instituto del cinen, Uruguaiko zinema eskolan eta Madrilgo Central de cine eskolan. Zinemaren Akademiako Zuzendaritza Batzordeko kidea izan zen 2009 eta 2015 artean. CREA Galiziako errealizadoreen elkarteko kidea da, eta 2006az geroztik CIMAko Zuzendaritza Batzordeko kidea (Emakume zinemagileen eta ikus-entzunezkoetakoen elkartea). Hain zuzen, azken horren sorreran parte hartu zuen.

IDAZLANAK:

2000 - Sé quién eres 

2002 - El alquimista impaciente 

2004 - El secreto mejor guardado 

2005 - Para que no me olvides 

2010 - Señora de 

2010 - El amanecer de Misrak 

2012 - Los niños salvajes 

2017 - Thi Mai, rumbo a Vietnam 

Laura Gómara

Bartzelonan jaioa, lizentziaduna da Filologia Klasikoan, eta argitalpen-arloan egiten du lan, idazleei laguntzen, irakurle gisa, argitalpen-komunikazioan, -agentzian, eta -ekoizpenean, eta bai proiektu berrietan ere, adibidez, Bookish izenekoan.

Orain arreta jarria du idazle hasiberriei orientazioa ematean argitalpenaren arloan lehen urratsak egiten, eta ikastaroak ematen ditu Bartzelonako zenbait zentrotan kontakizunaren, ipuin laburraren, autofikzioaren eta bidaietako kontakizunen alorretan.

Zenbait hedabidetan idatzi du, hala nola Quimera, Libros y Literatura eta El Huffington Posten. Bere lehen eleberria, Vienen mal dadas, Roca Editorial etxeak emandakoa argitara, L’H Confidencial 2016 sarirako finalista izan zen, eta beste hauetarako izendatuta egon da: Premio Memorial Silverio Cañada, genero beltzeko lehen eleberri onenaren atalean; “Pata Negra” eleberrien sariketako VI. edizioan; Black Mountain Bossòst sarirako; eta Cubelles Noir jaialdian, gaztelaniazko eleberri onenaren saria. 

IDAZLANAK:

2016 - Vienen mal dadas

Juan Gómez Jurado

Juan Gómez-Jurado (Madril, 1977) kazetaria da. Espainiako hedabide nagusi batzuetako erredakzio-taldeetan aritu izan da. Bere eleberriak (Espía de Dios, Contrato con Dios, El emblema del traidor, La Leyenda del Ladrón, El Paciente eta Cicatriz berriena) berrogei herrialdetan baino gehiagotan argitaratu dira, mundu osoan bestseller bihurtu dira eta milioika irakurle konkistatu dituzte. Hollywooden, haietako batzuk zinemarako egokitzeko planak dituzte. 

Duela gutxi, munduko enkargu zailena onartu dio munduko bezero gogorrenari, alabari: lotara sartu aurretik kontatzen zion istorioa gazteentzako liburuen saga bihurtzea, Alex Colt. 

IDAZLANAK:

2006 – Espía de Dios

2007 – Contrato con Dios

2008 – El emblema del traidor

2012 – La leyenda del ladrón

2014 – El paciente

2015 – Cicatriz

2017 – Alex Colt, cadete espacial

2018 – Reina roja


Toni Hill Gumbao

Toni Hill (Bartzelona, 1966) lizentziaduna da Psikologian. Hamar urtetik gora daramatza literatura itzultzen eta argitalpen-kolaborazioan arlo desberdinetan. Berak itzuli dituen egileen artean hauek daude: David Sedaris, Jonathan Safran Foer, Glenway Wescott, Rosie Alison, Peter May, Rabih Alameddine eta A.L. Kennedy. Héctor Salgado inspektorearen gaineko bere trilogia hogei herrialdetan baino gehiagotan kaleratu da, eta arrakasta handia izan du salmentetan eta kritikarien artean: El verano de los juguetes muertos (2011), Los buenos suicidas (2012) eta Los amantes de Hiroshima (2014). Los ángeles de hielo (Grijalbo, 2016) bere hurrengo eleberriak intriga psikologikoko istorio magistrala eskaintzen du, giza adimenaren zokorik ilunenetan sartzen dena eta, aldi berean, gerrak eta gizartearen tentsioak markatutako urte batzuen giroa erakusten diguna. Bere lan berriena, Tigres de cristal (Grijalbo, 2018), irakurlea harrapatzen duen istorio bat da, suspense psikologikokoa, erruaren eta ordaintzearen arteko mugak esploratzen dituena. Bilbe bizia eta sekretuz betea duela, Toni Hillek Bartzelonako Gerriko Gorriko auzo mitiko batera eramango gaitu, bai 1970eko asalduzko urteetan, bai egun. Bertan, sakonki humanoak diren pertsonaia batzuek leialtasunak, isiltasunak eta mendekuak markatutako gatazka batean harrapatuta ikusiko dute beren burua.

IDAZLANAK:

2011 - El verano de los juguetes muertos

2012 - Los buenos suicidas

2014 - Los amantes de Hiroshima

2016 - Los ángeles de hielo

2018 - Tigres de cristal

Irati Jiménez

Irati Jiménez kazetari lanetan aritu da telebistan, irratian, prentsa idatzian eta Interneten, azken 20 urteetan. Idazle gisa, fikziozko zenbait lan kaleratu du, eta telebistako sailei eta herri-kulturari buruzko argitalpen kolektibo batzuetan aritu da lankidetzan. 

IDAZLANAK:

2002 - Malcolm X: Duintasunaren kolorea (biografia)

2006 - Bat, bi, Manchester (eleberria)

2008 – Laranja azalaren negarra (ipuina)

2009 - Nora ez dakizun hori (eleberria)

2010 – Atsekabe zaitut  (eleberria)


Mona León Siminiani

Mona León Siminiani (Santander, 1974), kazetaria, esataria eta gidoilaria, irrati-antzerkiaren eta irrati-fikzioaren erregina da egun, SER katean ematen den Negra y criminal bere programari esker. RNE irrati-katean egin zituen hastapenak, Carlos Herrera, Tomás Fernando Flores eta Federico Volpinirekin batera. 2000n, Carlos Faraco eta Juan Suárezekin batera aritu zen lanean, Cuando Juan y Tula fueron a Siritinga irrati-sailaren diseinuan eta ekoizpenean. 2014an, Extra Fantástica irrati-magazinea sortu eta zuzendu zuen. Halaber, Radio 3 katean, elkarlanean aritu da gidoilari, esatari eta muntatzaile lanetan, zenbait programatan, adibidez, Videodrome, Satelitrés eta La ciudad invisible izenekoetan.

Gidoilari lanak egin ditu Kolonbiako folletoi edo telesail amaiezin batean, publizitateko kanpainen lokuzioak eta sustapen-kanpainen gidoiak Calle 13 eta SyFy katean, eta zientzia-fikzioko SyFy katearen ahotsa da Espainian.

2015ean, SER katean El Verano No Existe  asteroko programa zuzendu eta errealizatu zuen, Alejandro Otheguy eta Laura Romerorekin batera, eta 2016tik Negra y criminal programa zuzendu eta ekoizten du. Beldurra, suspensea, intriga eta krimenak nagusi dituen espazio bat da, eta bertan parte hartzen dute, esate baterako, Mariano Revilla, Teo Rodriguez eta Fermín Agustík.

Filmen arloan, Elena Quiere (2007) film laburrean egindako gidoilari-lana nabarmendu behar da: ohorezko aipamena Heineken Greenspace ’05 izenekoan, film labur onenaren saria Certamen de Cortos Caja Madrid 07 lehiaketan, film labur onenaren saria, kritikariek emandakoa, III Festival de Cine de Alicante 07 lehiaketan, zuzendaritza onenaren saria Festival Internacional de Cine Cinema Jove 22. edizioan eta film labur onenaren saria 7º Festival de Platjes de Monfoca lehiaketan, Foc Ferian, Valentzian.


Agustín Martínez

Agustín Martínez (Lorca, Murtzia, 1975) gidoilaria eta idazlea da. Irudia eta Soinua ikasi suen Madrilgo Unibertsitate Konplutensean, eta lehen pausoak publizitatean eman zituen, gidoiak idazten hasi aurretik, bai film laburretarako edo irratirako, bai eta telebistako sailetarako ere. Bere ibilbidean, besteak beste, ekoizpen hauetan parte hartu du: Sin tetas no hay paraíso, La chica de ayer, Crematorio eta El don de Alba.

Gidoiaren arlo horretatik, Monteperdido (2015) eleberria kaleratu du, Espainiako telebistako proiektu batean oinarrituta dagoen liburua, nazioarteko bokazioa duena. Egileak, hain zuzen, gidoilari gisa parte hartu du hartan. Gero La mala hierba (2017) eleberria kaleratu du, izugarriko arrakasta izan duena kritikarien eta irakurleen artean.

IDAZLANAK:

2015 – Monteperdido

2017 – La mala hierba


Bernard Minier

Béziersen jaioa da (1960), baina haurtzaroa Montréjeaun igaro zuen, Pirinioen oinetan, eta kokaleku horretan girotu ditu, hain zuzen, bere liburuetako asko. Medikuntza ikasten hasi zen, baina huts egin zuen, eta gero Frantziako Aduanetako Zerbitzurako aritu zen, idazteari osorik eman aurretik. Orain arte, lan hauek idatzi ditu: Bajo el hielo, El círculo, No apagues la luz, Une putain d’histoire eta Noche. Lehena 2011n kaleratu zuenean (2014an, The Sunday Times egunkariak XXI. mendeko berrogeita hamar thriller eta eleberri beltz onenen artean sartu zuen, eta izen bereko telesailaren oinarria izan zen) Frantziatik iritsitako thriller psikologikoaren azken arrakasta handi gisa agertu zitzaigun. Cognaceko Jaialdian Polar saria bi alditan emanda saritu duten egile bakarra da. Horrez gain, Premio de l’Embouchure eta Premio de las Bibliotecas y las Mediatecas Cognac sariak ere jaso ditu, besteak beste. Bere lanak hogei herrialdetan baino gehiagotan itzuli dira.

IDAZLANAK:

2011 – Bajo el hielo

2013 – El círculo

2015 – No apagues la luz

2015 – Une putain d’histoire

2018 – Noche

Marc Moreno

Marc Moreno (Bartzelona, 1977) kazetari, idazle eta editore katalana da. Genero beltzean espezializatutako literatura sorkuntzaren, Llibres del Delicte argitaletxearen kudeaketaren eta La Vanguardia egunkariaren gehigarrietan eta Lonelyplanet aldizkarian egiten dituen kolaborazioen artean banatzen da bere jardun profesionala. Llibres del Delicte argitaletxe txiki bat da, eleberri beltzeko lanak kaleratzen dituena katalanez. 

Eleberrigile gisa, bere lanek dirua eta boterea edukitzeko grina irudikatzen dute, eta beren pasioak asetzeko delituak egitera iristen diren pertsonaiak dituzte. 2016ko Tiana Negra jaialdian, «ikusezintasuna ikusezintasunaren barnean» izan zuen mintzagai, pertsonaietan sakontzeko nahia eta giza periferien inguruko estigma batzuk urratzeko premia. Haietan, bazterkeria, familia-desegituratzea, anonimotasuna eta gaizkiletasuna beti betetzen den ezin erremediatuzko profezia moduan agertzen dira. 2017an, bere eleberri berriena kaleratu zuen, Tiempo de ratas. 

IDAZLANAK:

2011 - Cabdills

2013 - Independència d interessos

2014 - Els Silencis dels pactes

2014 - La Reina de diamants (con Sebastià Bennasar, Lluís Llort y Salvador Macip)

2015 - Contra l aparador

2017 - Tiempo de ratas

Martín Olmos

Martín Olmos Medinak (Bilbo, 1966) Escrito en negro (Pepitas, 2014) bere lehen liburuarekin Café Bretón-Bodegas Olarra saria, Gijóngo Aste Beltzeko Rodolfo Walsh saria eta Literaturako Euskadi Saria lortu zituen, eta sariak gainean jarri eta bisitariei harro erakusteko piano bat erosi behar zuenean lan egiten zuen egunkaritik kaleratu egin zuten gaurkotasun zorrotzeko artikulu bat idazteagatik, Alfontso XIII.a erregearen gainean. Martín Olmosek egun eta erdi eskas gozatu zuen ez zeukan garrantzi batez eta nolabaiteko egile madarikatu baten aireaz, eta laster itzuli zen garrantzirik ezera. Edonola ere, gorabehera horrek bere biografia apaintzen du, beste faktore zehazgaitz batzuk ez izatean.

IDAZLANAK:

2014 - Escrito en negro. Una tarde con la canalla

2017 - Breve relación de vidas extraordinarias


José Otín del Castillo

Polizia Nazionaleko kidea da duela 30 urtetik, eta 25 urtean zerbitzua eman duen toki desberdinetako Polizia Judizialeko brigadetan ikerketa kriminalaren arloan aritu izan da. Ibilbide horretan, besteak beste, hauek nabarmendu behar dira: Tarragonako komisariako Polizia Judizialeko Brigadako Delinkuentzia Espezializatu eta Bortitzeko Unitatean hilketak eta delitu larriak ikertzeko inspektore lanpostua, eta Aragoiko Polizia Judizialeko Eskualdeko Brigadako Delinkuentzia Antolatuko Taldearen burua, zortzi urtean. Egun, Delinkuentzia Teknologikoko Taldearen burua da (pertsonen kontrako delituak), Aragoiko Poliziako Burutza Nagusian.

URJC unibertsitateko Kriminologiako gradua du, Salamancako Unibertsitateko Zientzia Polizialetako diploma, Valentziako Unibertsitateko Krimenaren Eszenaren Ikerketako diploma eta Justizia Ministerioko Ikasketa Judizialen Zentroko Polizia Judizialeko diploma.

Estatuko komunikazio sozialeko hainbat hedabidek (prentsa, irratia eta telebista) elkarrizketak egin dizkiote askotan kriminologo eta aditu polizial moduan, eta nazioko eta nazioarteko ikastaro, jardunaldi eta biltzar ugaritan parte hartu du txostengile edo hizlari gisa. Hamahiru artikulu tekniko kaleratu ditu zenbait aldizkari profesionaletan, haietako zazpi serieko delituen ikerketa kriminalarekin, profil kriminologikoak egitearekin eta jokaera kriminala aztertzearekin lotutakoak. Eta psikologia eta ikerketa kriminalari buruzko zenbait libururen egilea eta egilekidea da.

Irakaskuntzan aritu da hainbat ikastaro eta mintegitan, Espainiako unibertsitateek, polizia kidegoek, Aireko Armadak eta erakunde pribatuek (Kataluniako Kriminologia Eskola, Kriminologiako eta Auzitegiko Zientzietako Espainiako Elkartea, eta abar) antolatuta. Prestakuntza eta Hobekuntzako Dibisioko irakasle laguntzailea da, bai Oinarrizko eskalan eta Eskala exekutiboan sartu berriak diren ikasleentzat, bai eskala guztietan jardunean diren funtzionarioentzat ere, ikerketa kriminaleko teknikekin lotutako gaien gainean.

Egun, irakasle aritzen da unibertsitateko bi master programatan Ikerketa kriminaleko eta Auzitegiko psikologiaren irakasgaietan (urrutiko modalitatean).

IDAZLANAK:

2009 - Psicología criminal: Técnicas de investigación e intervención policial

2011 - En la escena del crimen: Protección de indicios y primeras actuaciones policiales en el lugar del delito

Clara Peñalver

Clara Peñalver Sevillan jaio zen, 1983ko apirilaren 23an, eta oso zorionekotzat jotzen du bere burua, urtebetetzea Liburuaren Egunean ospatzen duelako. Lizentziaduna da Biologian, Granadako Unibertsitatean, eta hiri horretan bizi da. Are gehiago, hiri horretaz sutsuki maiteminduta dagoela aitortzen du. Sangre (2010eko Festival Imaginamálaga jaialdiko idazle berri onenaren saria lortutakoa) lanaren egilea da, eta bai Ada Levyren saila eratzen duten liburuena ere (Cómo matar una ninfa, El juego de los cementerios eta La fractura del reloj de arena). La venganza de Ada ere idatzi du, detektibe ausart hori protagonista duen kontakizun labur bat, sailaren lehen bi emanaldien edizio digitalean kaleratutakoa. Gainera, Beascoa argitaletxearekin, oso desberdina den liburuen lerro bat argitaratzen du Clarak: Hoy estoy... bilduma, sormenean eta adimen emozionalean arreta jartzen duten haurrentzako izenburuek osatutakoa. Halaber, Clara Peñalver arteari buruzko RTVEko La mitad invisible programaren aurkezlea da.

IDAZLANAK:

2013 – Sangre

2013 – Cómo matar a una ninfa (Ada Levy 1)

2014 – El juego de los cementerios (Ada Levy 2)

2016 – La fractura del reloj de arena (Ada Levy 3)

2018 – Las voces de Carol

Inés Plana

Inés Plana Barbastron jaio zen (Huesca). Lizentziaduna da Informazioaren Zientzietan Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta hasieratik garatu du ibilbide profesionala Madrilen. Prentsa idatziko zenbait hedabidetan lan egin du, eta, argitalpenaren alorrean, historiaren eta artearen dibulgazioarekin lotutako izenburuen zenbait bilduma sortu eta koordinatu ditu. Egun, Vivir Bien egunkari-magazinearen zuzendaria da, Madrilgo Erkidegoan.

Morir no es lo que más duele bere lehen eleberria da. Bost urtean aritu zen lanean hartan.

IDAZLANAK:

2018 – Morir no es lo que más duele

Carlos Quílez Lázaro

Carlos Quílez (Montcada i Reixac, Bartzelona, 1966) lizentziaduna da Kazetaritzan Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. SER kateko gertakarien kronikako irrati-kazetari lanetan hogei urtean aritu eta gero, Kataluniako Iruzurraren kontrako Bulegoko Analisien zuzendaria izan zen 2009 eta 2014 artean. Kazetaritzaren ibilbidean eten hori egin eta gero –ez, ordea, idazten–, Economía Digital egunkariko Ikerketa Arloko buru hasi zen lanean. 2018ko maiatza arte, Crónica Global egunkariko ikerketen koordinatzailea izan zen. 

Egun, Estrella Digital egunkariko zuzendariordea da, ohiko kolaboratzailea Sexta eta beste kate batzuetan, eta haietan ustelkeria politiko eta ekonomikoko kasuak argitzeko parte hartzen du erregulartasunez. Irrati-berriketaldien zale handia ere bada, eta RAC1, Onda Cero eta SER kateetan entzun daitezke berak esaten dituenak.

Lehen eleberria 2002an argitaratu zuen, Atracadores, garai hartako Bartzelonako lapurretagileen talde nagusiei buruzko kazetaritzako hamaika kontakizun. Azkenekoan –eta bederatzi dira, jada–, Sigue la mala vida izenburua duenean, poliziakideak, lapurretagileak, epaileak, drogazaleak… ageri dira, bizitza bera bezalako benetako istorioak. 

IDAZLANAK:


2002 - Atracadores 

2004 - Cop a la Virreina / Asalto a la Virreina, Andreu Martínekin batera idatzia

2005 - Psicòpata / Psicópata

2006 - Piel de policía, Andreu Martínekin batera idatzia

2008 - Mala vida

2009 - La solitud de Patrícia / La soledad de Patricia. 2009ko Crims de Tinta saria jasoa

2012 - Cerdos y gallinas

2014 - Manos sucias

2016 - Sigue la mala vida

Txani Rodríguez

Txani Rodríguez (Laudio, Araba, 1977) idazlea eta kazetaria da, eta zenbait hedabide eta kultura arloko gehigarritan aritzen da kolaboratzen. Ipuinak, eleberriak eta komikiak eman ditu argitara. Sormenezko idazkerako eskolak ematen ditu Deustuko Unibertsitatean, eta kontakizungintza eta sormenezko idazkerakoak Bilboko ALEA literatura elkartean. 2016an, kontakizungintzako ikastaro bat eman zuen Bartzelonako Idazkera Eskolan. Gainera, Radio Euskadin ematen duten Pompas de papel programako kidea da.

XLVII Premio Internacional de Novela Corta Ciudad de Barbastro (2016) sariketako finalista izan da Si quieres, puedes quedarte aquí lanarekin, eta Euskadi-Kanarietako kontakizunen 2.050 km. de palabras antologian parte hartu du (Baile del sol, 2008). 

Bere kontakizunak aldizkarietan, adibidez, Salamandrian (El Gaviero, 2007), eta kulturako gehigarri desberdinetan eman dira argitara.

IDAZLANAK:

2005 - El corazón de los aviones (kontakizunak)

2012 - Lo que será de nosotros

2013 - Agosto

2013 – Artzaina naiz eta zer? Jokin Mitxelena Erizerekin batera (haur literatura)

2016 - Si quieres, puedes quedarte aquí

Komikiak:

2007 - Los desiertos del norte (gidoilaria), Iparraldeko basamortuak (euskaratuta)

2008 – Eguzkiaren lasterketa Nacho Fernándezekin batera (gidoilaria)

2009 - Txanoa 4: Abentura olinpikoa Nacho Fernándezekin batera (gidoilaria)

2016 - Pequeño Manuel, gran corazón 1 

2016 - Pequeño Manuel, gran corazón 2 


Lorenzo Silva

Lorenzo Silvak (Madril, 1966) Zuzenbidea ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutensean, eta ondoren zenbait urtean aholkulari eta kontu-ikuskatzaile lanak egiten aritu zen, enpresaren alorrean espezializatuta.

1980tik aurrera, jardun profesionala idaztearekin txandakatu zuen, eta lehen eleberria 1995ean argitaratu zuen. Geroztik, berrogeita hamar liburutik gora sinatu ditu, eleberriak, haur- eta gazte-literaturako lanak eta zenbait saiakera barne hartuta.

Besteak beste, eleberri hauek idatzi ditu: La flaqueza del bolchevique (finalista 1997ko Nadal sarian), Noviembre sin violetas, La sustancia interior, El urinario, El ángel oculto, El nombre de los nuestros, Carta blanca (2004ko Primavera de Novela saria), Niños feroces, Música para feos eta Recordarán tu nombre. 2006an, Luis Miguel Franciscorekin batera, Y al final, la guerra kaleratu zuen, Espainiako osteek Iraken egin zuten esku-hartzeari buruzko liburu-erreportajea, eta 2010ean Sereno en el peligro. La aventura histórica de la Guardia Civil (saiakerako Algaba saria). Guardia Zibileko Bevilacqua eta Chamorro ikertzaileak protagonista dituen sail poliziakoaren egilea da, gainera.

El alquimista impaciente bere lanetako batek 2000ko Nadal saria eskuratu zuen, eta beste batek, La marca del meridiano izenburua duenak, 2012ko Planeta saria. 

2010az geroztik, ohorezko guardia zibila da.

IDAZLANAK:

Kontakizungintza:

1995 - Noviembre sin violetas 

1996 - La sustancia interior 

1997 - La flaqueza del bolchevique, finalista Nadal sarian

1999 - El ángel oculto

1999 - El urinario

2001 - El nombre de los nuestros 

2001 - La isla del fin de la suerte 

2004 - Carta blanca, Primavera de Novela saria

2007 - Muerte en el reality show

2008 - El blog del inquisidor 

2011 - Niños feroces

2015 - Música para feos

2016 - Nada sucio, Noemí Trujillorekin

2017 - Recordarán tu nombre 

 

Bevilacqua eta Chamorroren saila

1998 - El lejano país de los estanques, El Ojo Crítico saria

2000 - El alquimista impaciente, Nadal saria

2002 - La niebla y la doncella

2004 - Nadie vale más que otro

2005 - La reina sin espejo

2010 - La estrategia del agua

2012 - La marca del meridiano, Planeta saria

2014 - Los cuerpos extraños

2016 - Donde los escorpiones

2017 - Tantos lobos

2018 - Lejos del corazón

 

Kontakizuna

2003 - El déspota adolescente

2004 - Nadie vale más que otro

2013 - El hombre que destruía las ilusiones de los niños

2014 - Historia de una piltrafa

2016 - Todo por amor

2017 - Tantos lobos

 

Ez fikzioa

2000 - Viajes escritos y escritos viajeros

2001 - Del Rif al Yebala. Viaje al sueño y la pesadilla de Marruecos

2005 - Líneas de sombra. Historias de criminales y policías

2006 - En tierra extraña, en tierra propia. Anotaciones de viaje

2006 - Y al final, la guerra. La aventura de los soldados españoles en Irak, Luis Miguel Franciscorekin

2008 - El Derecho en la obra de Kafka

2008 - La flaqueza del bolchevique, Manuel Martín Cuencarekin

2010 - Sereno en el peligro. La aventura histórica de la Guardia Civil, Algaba saria

2011 - El misterio y la voz

2012 - Los trabajos y los días

2012 - Todo suena

2013 - Siete ciudades en África: Historia del Marruecos español

 

Vidas.zip saila (liburu elektronikoan baino ez)

2011 - Tres mil metros en la noche (2009-2010)

2015 - El sultán desnudo (2010-2011) 

2015 - Nadie al timón (2011-2012)

2015 - Ladrones de cerezas (2012-2013) 

2015 - Yo no sabía nada (2013-2014)

2015 - Capitanes nada intrépidos (2014-2015)

2016 - Palmira blues (2015-2016)

2017 - Caer con estilo (2016-2017)

 

Haur- eta gazte-kontakizungintza

2002 - Laura y el corazón de las cosas 

2002 - Los amores lunáticos 

2006 - Pablo y los malos, Violeta Monrealekin

2007 - La isla del tesoro, Robert Louis Stevensonen lanaren egokitzapena

2008 - Mi primer libro sobre Albéniz 

2008 - Albéniz, el pianista aventurero

2009 - El videojuego al revés 

2013 - Suad, Noemí Trujillorekin

 

Trilogía de Getafe

1997 - Algún día, cuando pueda llevarte a Varsovia 

1998 - El cazador del desierto

Mikel Soto Nolasco

Mikel Soto Nolasco (Iruñea, 1978) lizentziaduna da Historian eta, Iñaki anaiarekin batera, Miguel de Unamunoren euskarazko biografiaren egilea. Gainera, 2005 eta 2018 artean, Nafarroako Txalaparta argitaletxean aritu da editore lanetan. 

Daniel Torregrosa

Daniel Torregrosa (Murtzia, 1969) lizentziaduna da Zientzia Kimikoetan Murtziako Unibertsitatean (UMU), aditu unibertsitarioa Toxikologian eta Kimikako Espainiako Errege Elkarteko kidea. Horrez gain, ADCM Murtzia Eskualdeko Dibulgazio Zientifikoko Elkarteko lehendakaria da. Bere pasioa zientzia arloko ezagutza jendarteratzea edo dibulgatzea da, modu serioan baina aldi berean dibertigarrian, eta horrek hainbat aitortza ekarri dio. esepuntoazulpalido.com bere bloga erabateko erreferentea da zientziaren aldaera guztien eta bitxikeria zientifikoen zaleen artean

BABESLEAK

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

PARTE-HARTZAILEAK: