JAIALDIA

Ongi etorri Pamplona Negra-ra, literatura eta zinema beltzaren jaialdira. Liburuak, filmak, komikiak, telesailak, antzerkia, irratia, kazetaritza, gastronomia, pintura, musika... Zeharkakotasun asmoko begirada egin nahi diogu mundu beltzari, haren bihotzetik abiaturik fikzioaren eta errealitatearen nahasgune izaten diren bazter-zoko eta aldirietaraino. Hona hemen apustu bat Literaturaren alde. Literatura onaren alde. Murrurik gabe. Mugarik gabe.

Apustu bat, kultura erdigune bilakatzeko. Zutabe. Ardatz. Protagonista.

Pertsonen arteko topagunea; irakurleen artekoa; idazleen eta irakurleen artekoa; gidoilarien eta zinemagileen eta ikusleen artekoa; sortzaileen eta publikoaren artekoa.

Jaialdi bat, Estatuan nobela beltzean ari diren idazle hoberenak ezagutzeko. Haiei entzuteko, haiekin solastatzeko eta ideiak eta iritziak trukatzeko.

Jaialdi bat, irakurleendako. Irakurle amorratuendako. Noizbehinkako irakurleendako. Irakurle ez direnendako. Zinemazaleendako. Voyeur hutsendako. Musikazaleendako, gastronomiaren zaleendako, antzerkizaleendako. Oso kuxkuxeroendako. Hain kuxkuxero ez direnendako. Noir unibertsoaren aldera jakin-mina -handia, txikia, tartekoa- duen nornahirendako.

Guztiendako.

Gonbidaturik zaudete!

Zuzendari artistikoa.

Falta dira

2019KO PROGRAMA

HARTZAILEAK

IRUDI-GALERIA

Ez dago irudirik

INFORMAZIO BALIAGARRIA

  • EGOITZA NAGUSIA:BALUARTE Iruña.
    Nafarroako Biltzar Jauregia eta Auditorioa.
    Ganbera aretoa:   Hitzaldiak, mintzaldiak, mahai inguruak, zinema, lantegiak, erakustaldiak, Krimena taula gainean.
    Atondo Nagusia:   Liburuen salgunea eta erakusketak.
    Gola aretoa:    Nobela Beltzaren V. Lantegia.    
    Korona aretoa:    Kriminologia lantegia.



  • BESTE EGOITZA BATZUK:
    TRES REYES HOTELA

    Gastronomia Beltza.   azkari omenaldia The.



  • ELKAR liburu denda
    Topaketa Euskal Herriko idazleekin.



BABESLEAK

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

PARTE-HARTZAILEAK: